Biosistemak

C3-Cloud partzuergoak bere hirugarren osoko bilkura ospatu du

By |2017-10-17T11:43:52+01:0016 October 2017|

Topaketa honetan azken hileetan egindako lana aztertu eta Europar Batzordearen aurreko proiektuaren lehenengo berrikusketa egin aurretik egingo diren ekintzak zehaztu dira. Ganten, Belgika, egin da C3-Cloud proiektuko 12 kideen hirugarren osoko bilkura. Irailaren 27tik 29ra, orain arte lortutakoa, alderdi kritikoak, identifikatutako arriskuak eta haien irtenbide posibleak aztertu dira. C3-Cloud proiektuaren helburua, gaixo kroniko konplexuen arreta [...]

Euskadik “Zahartzearen erronkari aurre egiten” tailerrean hartuko du parte Eskualde eta Hirien 2017ko Europar astean

By |2017-10-10T09:18:59+01:0010 October 2017|

Urriaren 9 eta 12 bitartean, Bruselan izango da Europar Batzordeko Eskualdeko eta Hiriko Politikako Zuzendaritza Nagusiak Eskualdeen Batzordearekin batera (CDR) antolatutako Eskualdeen eta Hirien 2017ko Europar Astea (EWRC 2017). 2017an, EWRCk 15 urte beteko ditu. Topaketaren xedea Europar Batasuneko (EB) eskualde eta hiri politiken hurrengo urteotako erronkak lantzea da. Hori dela eta, aste honetan zehar, [...]

Kronikgunek europar proiektu berri batean parte hartuko du: CHRODIS-PLUS

By |2017-10-17T11:15:22+01:005 October 2017|

Irailaren 18tik 20ra, Lituaniako Vilna hiria hautatu dute abian jartzeko Europar Batzordearen CHRODIS-PLUS Baterako Ekintza (“Joint Action”). Europan gaixotasun kronikoak gorantz doaz, hau da, gero eta osasun baliabide gehiago kontsumitzen dituzte gaixotasun horiek dituzten gaixoek. Kalkulatu denez, gaixotasun kronikoek 115.000 milioi euroko gastua ekartzen diote Europar Batasunari, hau da, urteko BPGren % 0,8. CHRODIS-PLUS proiektu [...]

Sciroccoren partzuergoa Barin elkartu da bigarren Batzar Nagusia ospatzeko.

By |2017-07-18T09:24:00+01:0018 July 2017|

Ekainaren 27 eta 28an, Bari eskualdeko AReS Puglia izan zen Scirocco europar proiektuaren bazkide guztiak jasotzeaz arduratu zena bere bigarren Batzar Nagusia ospatzeko. Scirocco proiektuko patzuergoa Sciroccon, “SCaling IntegRated Care in COntext”, arreta integratuaren praktika onen transferentzia Europako eskualdeetan zehar modu eskalatuan egitea errazteko balioztatutako tresna bat emateko dihardute lanean. “Scirocco Tool” delakoari esker [...]

ACT@Scale eta Scirocco europar proiektuak aurkeztu ziren “Osasun Digitala: Aurrera egiteko berrituz” europar Kongresuan

By |2017-07-11T08:59:14+01:0011 July 2017|

Ekainaren 15 eta 16an, Donostiako Miramar Jauregian aurkeztu zen europar “Osasun Digitala: Aurrera egiteko berrituz” europar kongresua, Osakidetzak eta UPV/EHU Udako Unibertsitateak antolatuta. Osasun profesionalek, profesional sozialek, kudeatzaileek, ikertzaileek, enpresa teknologikoek, unibertsitateak edo gaixoek gizartearentzat baliagarria den jakintza eta berrikuntza ikasi, sortu eta eztabaidatzeko aukera izan zuten. Kongresuaren gai nagusiak osasun arloan eta telemedikuntzako berrikuntzak [...]

Euskadik ezagutza-transferentziaren inguruan izandako esperientzia aurkeztuko du eHealth Week 2017an

By |2017-05-24T12:39:30+01:0024 May 2017|

Maltan ospatu zen, 2017ko maiatzaren 10 eta 12 bitartean, eHealth Week 2017 kongresua. Hauxe izan zen aurtengo lelo nagusia: “Informazioa osasunarentzat: gaixoen zaintza jasangarri eta pertsonalizaturako gakoak” (Data for Health: the key to personalized sustainable care). Kongresuak garrantzia eman nahi izan zion datuei, zeinak zerbitzua emateko gakoak diren, eta osasun politikak garatu eta inplementatzeari ere. [...]

Europako lau eskualdek Euskadi bisitatu dute INNOSASUN programa ezagutzeko, TITTAN proiektuaren esparruan.

By |2017-03-20T12:37:09+01:0023 March 2017|

Otsailaren 22an eta 23an Euskadi bisitatu zuen Saxoniatik (Alemania), Lombardiatik (Italia), Galiziatik eta Eskoziatik etorritako pertsonek osatutako talde batek, BIOEF erakundeak garatutako INNOSASUN proiektua ezagutzeko xedearekin. Bisitariek aukera izan zuten programa bertatik bertara ezagutzeko eta programa horri esker burututako kasu arrakastatsuetara hurbiltzeko. Jardunaldian zehar, programaren arduradunek parte hartu zuten, BIOEF eta enpresa laguntzaileak alegia, eta [...]

Euskadik arriskuen estratifikazioari buruzko ezagutzak transferituko dizkie Europako hiru eskualderi

By |2017-03-07T13:39:39+01:007 March 2017|

2016an, Euskadi “Reference Site” bilakatu zen Europa mailan (erreferentziarako eskualde) zaharkitze eta kronikotasunaren arloan. Besteak beste, arriskuen estratifikazioaren Praktika Onak partekatzeko konpromisoa hartu du. Euskadiren ordezkari den Kronikgunek Praktika On horren erreferentziako eskualde gisa lortu zituen funtsak eskualdeen arteko lankidetza babesteko, hau da, ingelesez “Twinning” deritzona burutzeko (anaitzea). Ezagutza hartu eta emateko hiru eskualdeak Liguria, [...]

Praktika On Berritzaileen ezagutza transferitzeko Eskozia eta Euskadiren arteko lankidetza.

By |2017-03-07T13:32:24+01:007 March 2017|

Praktika On Berritzaileen ezagutza transferitzeko Eskozia eta Euskadiren arteko lankidetza. 2016ko abenduan, Europako Batzordeak lau izarrak eman zizkion Euskadiri “Reference Site” gisa.  Zaharkitze aktibo eta osasuntsurako ikuspegi integral eta berritzailea barneratzen duten Eskualdeei, Hiriei, Erietxeei, Erakundeei edo Osasun Zerbitzuei ematen zaien estatusa da. Horrela, “Reference Site” izendatutako lekuek Praktika Onen hedapen eta errepikagarritasuneko prozesuan modu [...]

Europar proiektu berriak gehitu dira Kronikgunek garatutako proiektuen zerrendan.

By |2016-05-16T11:05:03+01:0016 May 2016|

2016 indarrez hasi da Kronikgunen, ACT@Scale, Scirocco eta C3-Cloud proiektuak egun Zentroan, Osakidetzaren laguntzarekin, garatzen diren Europako beste sei proiektuei batu baitzaie. Kronikgunek Horizon 2020, CHAFEA, Interreg, Joint Action, etab. ikerkuntza proiektuen proposamen berriak aurkeztu zituen 2015ean. Guztira 13 proposamen aurkeztu ziren, Osakidetzarekin elkarlanean. Horietako bostetan, baiezkoa lortu du. Emandako proiektuak hurrengo eremuen ingurukoak dira: [...]