Ikerketa eta berrikuntza ildo estrategikoa dira Osasun Sailarentzat eta Osakidetzarentzat, 2020rako Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategiak oinarriak indartzen ditu eta sisteman ikertzeko eta berritzeko zentroak lerrokatzen ditu.

ISIek Euskal Osasun Sisteman duten jarduera-esparru estrategikoan, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarritako eta sustatutako lehentasunezko ildoen arabera, Kronikgune Institutuaren helburu nagusia da osasun-zerbitzuen eta zerbitzu soziosanitarioen kudeaketan eta antolaketan ikerketa sustatzea eta egitea, osasun-sistema etengabe egokitzea eta eraldatzea helburu duten osasun-arloko sail eskudunaren politikekin bat etorriz, pertsonak sistemaren erdigunean mantenduz, eta zahartzaroaren, kronikotasunaren eta mendekotasunaren ondoriozko erronkak.

Proiektuak
Europako Proiektuak
eta Ekimenak
Proiektuak eta ekimenak
Carlos III Osasun Institutua
Eusko Jarularitzako
proiektuak
Best proiektu
batzuk
ZTBESko beste agente batzuekiko kolaborazioa