Eusko Jaurlaritzako proiektuak
Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritsaun eta Ingurumen Saila, Eusko Jaurlaritza
“Osasunaren alorrean ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak: Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea”, Osasun Saila:
Osasun Ikerketa Institutuen eta osasun-arloko I+Gko erakundeen kategorietan akreditatuta dauden ZTBES sareko eragileak bakarrik izan ahalko dira laguntza horien onuradunak. Lau proiektu-modalitate bereizten dira:
- Garatzeko bidean dauden taldeen sustapena: proiektu hauek garatzen dituzten taldeetako ikertzaile nagusiak 1973an edo geroago jaioa izan behar du, eta aurretik ezin izan du parte hartu ikertzaile nagusi gisa lehiaketa-deialdien bidez finantzatutako proiektuetan.
- Osasun-zerbitzuetako ikerketa-proiektuak: osasun-politiken ebaluazio-arloetako proiektuak; prozesu eta emaitzen ebaluazioa; erabakiak hartzeko laguntza; antolamendu-ereduen garapena eta ebaluazioa.
- Proiektu biomedikoak: osasunari buruzko oinarrizko ikerketa-proiektuak, osasun-sistemaren barruan elkarlanean eginak. Proiektu hauek helburu nagusi hau izan behar dute: behatzen diren fenomeno eta gertakizunen oinarri-oinarrizko funtsei buruzko jakintza berriak eskuratzea, badauden gaitasun sanitarioak gehituta; edo osasuneko garapen teknologikoa, translazio-gaitasuna duten proiektuetarako kontzeptu-probak egiteko helburuarekin.
- Osasun-proiektu integratuak: Bioaraba, Biocruces Bizkaia eta Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuek hirurek elkarlanean egindako ikerketa-proiektu bakar bat finantzatuko da, proiektu hori interes komuneko arlo estrategikoetan egindakoa izango da, osasun-politikekin bat etorri behar du eta institutu bakoitzaren ekarpena behar dela argi justifikatuta izan behar du; eta horretaz gain, masa kritikoaren edo indar diferentzialen sorreraren edo sendotzearen emaitza izan behar du, euskal osasun-sistema publikoaren barruko gaitasunak hobeto kohesionatze aldera.
Hazitek deialdiak – Ekonomiaren Garapen, Jasanjarritasun eta Ingurumen Saila:
Ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak burutzeko laguntzak dira. Proiektu horiek izaera lehiakorra nahiz estrategikoa izan dezakete, eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean eta Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planean jasotako espezializazio-esparruetan gauzatzekoak dira.
Finantzatutako proiektuak:
- Eusko Jaurlaritzako proiektua – 2019111043: Gaixotasunarekin lotutako desnutrizioarekin ospitaleratutako pazienteengan burututako esku-hartze baten eraginkortasunaren eta kostu-eraginkortasunaren azterketa.
- Eusko Jaurlaritzako proiektua – 2019111042: Bularreko minbizia duten pazienteen prospekzio-kohorte batean bi urtetik bost urtera bitarteko jarraipenean emaitza kaltegarriak izateko arrisku-faktoreak. CAMISS II ikerketa multizentrikoa.
- Eusko Jaurlaritzako proiektua – Hazitek 2019: COGNITIA, Osasun-arloko ezagutza eragingarria sortzeko ikaskuntza sakoneko (“Deep Learning” ingelesez) sistemak.
- Eusko Jaurlaritzako proiektua – 2019111019: Sorbaldako artikulazioaren funtzioari eta minari buruzko balorazioa optimizatzen.
- Eusko Jaurlaritzako proiektua – 2019222003: “Deep Learning” eredua diseinatu, ezarri eta ebaluatzea patologia anitzeko pazienteen arretan, erabakiak hartzen laguntzeko.
- Eusko Jaurlaritzako proiektua – 2020111078: Agerraldi epidemiologiko baten bilakaeraren modelizazio aurreratua, osasun-baliabideen erabileran eta hilkortasunean dituen ondorioak aurreikusteko.
- Eusko Jaurlaritza proiektua – Hazitek 2020: FRAGICare. Etxean pertsonen hauskortasuna kudeatzeko plataforma