Sorbaldako artikulazioaren funtzioari eta minari buruzko balorazioa optimizatzen.

Proiektuaren deialdia: Osasunaren alorrean 2019ko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak: Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea

Espediente zk.: 2019111019

Ikertzaile nagusia: Antonio Escobar

Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila

Deskribapena: Azterlanak erraz ezartzeko moduko haztapen-algoritmo bat eskaini nahi du, gaixoek betetzen duten ASES-p galdetegiko puntuazioen funtzionamendua hobetzeko. Horretarako, galdetegiko itemen haztapen-eredu desberdinak aztertu eta alderatuko dira, eta ongien funtzionatzen duen eredua proposatuko.

Helburuak:

  • Puntuazio haztatu bat eskaintzea, erraz aplikatzeko modukoa, ASES-p galdetegiaren ezaugarri psikometrikoak hobetzeko.
  • ASES-p galdetegiko itemen haztapen-metodo desberdinak aztertzea, Rasch analisia, analisi faktoriala eta korrespondentzia anitzen analisia erabilita.
  • Metodo bakoitzaren funtzionamendua egiaztatzea, eredu desberdinen emaitzak alderatzea eta ongien funtzionatzen duen metodoa proposatzea.

Ikerketaren diseinua: Sorbaldako hainbat patologia zituzten n=161 subjekturi buruzko aurreko azterlan batean bildutako datuak erabiliko dira, baita subjektu horiei duela gutxi telefono-elkarrizketen bidez egindako bi administrazio ere, eskalaren test-retest fidagarritasuna aztertze aldera (2016ko apirila-iraila). Hiru motatako puntuazio haztatu balioetsiko dira sorbaldako patologiak dituzten gaixoek betetzen duten ASES-p galdetegian oinarrituta. Balioespen guztiak alderatuko dira, eta puntuazio egokiena hautatuko.

Eginkizuna: Kronikgunek proiektuan laguntzen du.