COGNITIA: Osasun-arloko ezagutza eragingarria sortzeko ikaskuntza sakon eko (“Deep Learning” ingelesez) sistemak.

Proiektuaren deialdia: Hazitek 2019

Erakunde finantzatzailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila 

Ikertzaile nagusia: Eduardo Millán 

Emandako finantzaketa: 10.000 €

Deskribapena: Osasun-arloko erakundeek gero eta interes handiagoa dute adimen artifiziala aplikatuz osasun-arreta hobetzeko eta osasun-zerbitzuen kostuak murrizteko eta eraginkortasuna hobetzeko. Proiektuaren abiapuntua 2018an amaitu ziren OPTIMUS (HAZITEK) eta OMEGA3 (ELKARTEK) proiektuetan lortutako emaitzak dira. Proiektu horietan identifikatutako beharretatik eta etorkizuneko lan-ildoetatik abiatuta, ikaskuntza sakoneko teknologien inguruko ikerketa industrialeko proiektu bat proposatzen da; hari esker, jauzi kualitatibo bat egingo da osasun-sektorean aplikatzen diren adimen artifizialeko teknologietan oinarritutako irtenbideetan.

Helburua: Ikaskuntza sakoneko teknologiak ikertzea, garatzea eta baliozkotzea, eguneroko jardunean eredu prediktiboak integratuz osasun-arloko ezagutza eragingarria sortzeko. Helburu orokor horrez gain, proiektuak zenbait helburu zientifiko eta teknologiko eta eragin sozioekonomikoko helburu batzuk ditu.

Ikerketaren diseinua: Leheneratu egin behar liratekeen esku-hartze desegokiak eta eguneroko jardunean sartu nahi diren ebidentzian oinarritutako gomendioak aztertuko dira. Memoria errazago irakurtzeko, balio txikiko esku-hartze deituko zaie oro har. Esku-hartze horien azterketa bereziki garrantzitsua da gaixo kronikoei dagokienez. Proiektu honetan, bihotz-gutxiegitasun kronikoko kasu praktiko bat proposatzen da. Aztertuko den kasua lehen aldiz bihotz-gutxiegitasun kronikoagatik ospitaleratutako 40 urtetik gorako gaixoen kohorte dinamiko batean oinarrituko da. Kohorte hori osatzeko, 2010etik aurrerako datuak erabiliko dira. Abiapuntuko datuen multzoak 2013-2018ko gaixoak izango ditu (gutxi gorabehera 19.000 pertsona), aldi horretan zabaldu baitzen Presbide (preskripzio elektronikoko sistema) Osakidetzaren informazio-sisteman.

Emaitzak:

  • Larrialdietako karga asistentzialaren eredu prediktiboa.
  • Hauekin erlazionatutako kudeaketa-aholkularitza hobetzea: Larrialdietako efizientzia operazionala eta Lean Management, prozesuen eta antolaketa-ereduen berringeniaritza.
  • Bihotz-gutxiegitasun kronikoa duten gaixoei buruz eredu prediktiboan oinarritutako erabaki klinikoa hartzen laguntzeko sistema.
  • Adimen artifizialean oinarritutako teknologiei buruzko datuak modu aurreratuan aztertzeko plataforma, bezeroentzako ad hoc proiektuak garatzeko edo etorkizuneko produktu bertikal berriak garatzeko.

Eginkizuna: Kronikgune ZTBES sarean dago, eta proiekturako azpikontratatu da.