Lege-oharra
WEBGUNEAREN ETA INFORMAZIOAREN JABEA
- Biosistemak Osasun Sistemen Ikerketa Institutua
- IFK: G95646014
- Egoitza: BEC dorrea (Bilbao Exhibition Centre) Ronda de Azkue, 1 48902 Barakaldo (Bizkaia)
- Helbide elektronikoa: kronikgune@kronikgune.org
HELBURUA
Biosistemak-ek informazio argia eta doakoa eskaintzen die erabiltzaileei bezeroentzat dituen produktu eta zerbitzuen, haien ezaugarrien eta erakundearen beraren inguruan.
ERABILERA-BALDINTZAK ONARTZEA
https://www.kronikgune.org/ webgunea Biosistemakena da, eta hura erabiltzea borondatezkoa da. Erabiltzaileak erabat onartuko ditu helbide horretan dauden indarreko erabilera-baldintza orokorrak; hortaz, webgune honetan eragiketaren bat egin, edukia ikusi edo erabili edo beste ezer egin baino lehen erabiltzaileak arretaz irakurri behar du PRIBATUTASUN-POLITIKA, eta inolako baldintzarik gabe onartu.
Erabiltzaileak hitzematen du webgunea eta hango zerbitzu eta edukiak ez dituela erabiliko indarreko legerian ezarritakoa ez beste ezertarako. Biosistemak-ek beretzat gordeko du baldintzetan ezarritakoa urratzen duten erabiltzaileei webgune honetan sartzeko baimena kentzeko eskubidea.
ERABILERA-BALDINTZAK ALDATZEA
Biosistemak-ek edonoiz aldatu ahal izango ditu erabilera-baldintza hauek, baita aplikagarriak diren bestelako baldintza orokorrak edo bereziak, erabilera-araudiak edo abisuak ere. Halaber, edonoiz aldatu ahal izango ditu webgunearen itxura, antolaera eta kokapena, baita bertako edukia eta hura erabiltzeko behar diren baldintzak ere.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Erabiltzaileak adierazten eta onartzen du webgunean jasotako edukia eta bestelako elementuen jabetza industrial eta intelektualeko eskubideak Biosistemak-enak eta haren lizentzia-emaileenak direla.
Biosistemak webguneko elementu guztien titularra da (diseinu grafikoa, menuak, nabigazio-botoiak, HTML kodea, testuak, irudiak, testurak, grafikoak, etab.), edo, bestela, elementu horiek erabiltzeko dagokion baimena du.
Hortaz, erabiltzaileak, soil-soilik, webgune horretako materiala eta edukia dagoen moduan ikus dezake, eta material horren kopia bat ordenagailu bakarrean deskargatu, berak bakarrik erabiltzeko, eta ez helburu komertzialetarako, baldin eta jabetza industrial eta intelektualari buruzko arau guztiak betetzen baditu.
Halaber, debekatuta dago https://www.kronikgune.org/ webgunearen «copyright-a» eta eskubideen gainerako identifikazio-datuak ezabatzea, saihestea eta manipulatzea, baita edukietako bestelako informazio-mekanismoak ere, halakorik izanez gero.
Biosistemak-ek baimena ematen du beste webgune batzuen eta berearen artean estekak ezartzeko, baldin eta baldintza hauek errespetatzen badira: Estekak ez eramatea legearen, moralaren eta ordena publikoaren aurkako edukiak dituzten webguneetara. Ez eskaintzea Biosistemak-en edo haren produktuen irudi desitxuratua, kaltegarria edo okerrekoa. Ez pentsaraztea ez dagoela harreman edo lotura komertzialik Biosistemak-en eta estekara joanda agertzen diren titular, arduradun edo iragarleen artean, hala ez bada. Ez pentsaraztea Biosistemak-en edukia edo webgunea estekara joanda agertzen diren titular, arduradun edo iragarleenak direla edo haiek diseinatu dituztela.
ZERBITZUA ERABILTZEA ETA ERANTZUKIZUNAK
Webgunean sartzeko eta hura erabiltzeko baldintzek indarreko legeria eta fede onaren printzipioa bete behar dituzte, eta erabiltzaileak hitzemango du egoki erabiliko dituela webgunea eta han eskaintzen diren zerbitzuak.
Debekatuta dago legezkotasuna, eskubideak edo hirugarrenen interesak kaltetzen dituzten ekintzak egitea; berariaz debekatuta egongo da hauek egitea:
Webgunean bertan, haren bidez edo beste edozein bidetatik Biosistemak-i edo hirugarrenei kalteren bat egin diezaiekeen zerbait egitea. Zuzenean edo ezkutuan publizitatea edo informazio komertziala eskaintzea, spam-a (mezu masiboak) bidaltzea edo mezu handiak helaraztea, sarearen zerbitzariak blokeatze aldera. Biosistemak-ek ezin du bere gain hartu erantzukizunik Biosistemak-en Interneteko orrietan agertzen den informazioa oker, desegoki edo legez kanpo erabiltzen bada.
ERANTZUKIZUNETIK SALBUESTEA
Biosistemak-ek erantzukizun orori uko egingo dio erabiltzailea ezin bada sartu haren webgunean argindarra, telefono-linea edo Biosistemak-enak ez diren beste telekomunikazio-zerbitzu batzuk etetearen edo haietan akatsen bat gertatzearen ondorioz, edo gatazka sozialak edo ezinbesteko beste egoera batzuk sortzearen ondorioz, edo hirugarrenek beste zerbait egitearen ondorioz (esaterako, errekerimendu edo agindu administratibo edo judizialak, sabotajeak edo asetasunak, nahitakoak izan ala ez).
Halaber, erantzukizun orori uko egingo zaio gorago aipatutako egoera horien ondorioz bisitariak bere baliabide informatiko edo telematikoetan kalte-galeraren bat jasaten badu.
Biosistemak-ek ez du bermatzen webgunea erabilgarri egongo denik edo hura erabiltzen jarraitu ahal izango denik; ez du erantzukizunik izango kalte-galerak sortu badira edo etorkizunean sortzen badira, edo edozein eratako akats teknikoak badaude https://www.kronikgune.org/ webgunean jasotako informazioa eta materiala erabiltzearen ondorioz.
Legeak ezarritako mugen barruan, Biosistemak-ek ez du inolako erantzukizunik izango Interneteko orrietan ageri diren datuak edo informazioa eguneratuta ez badaude edo zehatzak ez badira.
IRAUPENA ETA BUKAERA
Webguneak, printzipioz, ez du iraupena mugaturik. Biosistemak-ek, halere, edonoiz eman dezake bukatutzat webgunea, edo hura bertan behera utzi. Posible denean, Biosistemak-ek aldez aurretik jakinaraziko du plataforma bukatutzat eman edo bertan behera utziko dela.
JURISDIKZIOA ETA APLIKATUKO DEN LEGERIA
Baldintza hauek espainiar legeriaren arabera beteko dira. Alderdiak ados jartzen ez badira, Bilboko epaitegi eta auzitegietako jurisdikzioaren pean geratuko dira, eta beste edozein eskumen badagokio, uko egingo zaio hari, legez behartuta beste bat dagokionean izan ezik.