Barneko Informazio-Sistema (BIS)

Zer da barneko informazio-sistema?

Gure antolakundean portaera irregularren eta nahi ez diren portaeren kasuak jaso eta kudeatzeko sistema da.

Nola informatu?

Web-plataforma seguru bat dugu. Plataforma horretan erraz eta modu konfidentzialean eman ahal izango duzu informazioa, eta, nahi izanez gero, eremu pribatu bat ere izan dezakezu, kasuaren jarraipena egiteko eta kudeatzailearekin harremanetan jartzeko.

Kasu irregularren baten berri eman nahi duzu?

Informazio-kanala bisita dezakezu, zure kasua modu seguruan jakinarazi ahal izango duzu

Zer da barneko informazio-sistema?

Barneko informazio-sistema (BIS) da Biosistemak Institutuak izan daitezkeen irregulartasunei buruzko informazioa jaso eta kudeatzeko ezarri duen sistema. Sistema horrek informazioa ematen duten pertsonen aurkako errepresaliez babestea bermatzen du, betiere komunikazioa ezarritako lege-esparruaren barruan badago.

Whistleblowing zuzentaraua da erreferentziazko araua (Europako 1937/2019 Zuzentaraua) eta zuzentarau hori Espainiako 2/2023 Legean jaso zen (2/2023 Legea, arau-hausteen berri ematen duten pertsonen babesa eta ustelkeriaren aurkako borroka arautzen dituena).

Gure erakundearekin lan- edo lanbide-harremana duen edonork jakinarazi ahal izango dizkigu, gaitutako barne-kanalen bidez, arau-hauste penalak edo administratiboak (larriak edo oso larriak) edota Europar Batasuneko zuzenbidearen aurkako arau-hausteak, eta segurtasun- eta konfidentzialtasun-berme guztiekin jakinarazi ahal izango dizkigu, errepresaliarik izan gabe, baldin eta fede onez jokatu badu.

Barneko informazio-sistema elementu hauek osatzen dute:
  • Barneko informazio-sistemaren politika edo funtsezko printzipioak.
  • Sistemaren arduraduna, espezifikoa eta independentea, Batzar Nagusiak legez hautatua —pertsona fisiko bat izendatu du informazioak jaso eta tramitatzeko arduradun—.
  • Komunikazioak jasotzeko barne-kanalak, legezko segurtasun- eta konfidentzialtasun-baldintzak betetzeko diseinatuak eta gaituak.
  • Komunikazioak kudeatzeko prozedura, nahitaez bete beharrekoa, jasotako komunikazioak jaso, tramitatu eta ebazteko prozesuaren babes, konfidentzialtasun, objektibotasun eta eraginkortasuneko baldintzak bermatzen dituena.
  • Eta plataforma informatikoa, kasuak jakinarazteko eta tramitazioaren barne-kudeaketarako aukera ematen duena. Modu seguruan egiten dugu hori, eta datuak soilik eskuratu ahal izango dituzte legez horretarako ahalmena duten Web-gunean eremu pribatu bat izango da, informazioa ematen duen pertsonarekin batera kasuaren jarraipena egiteko eta bi noranzkoko informazioa eta dokumentazioa trukatzeko.

Nola informatu?

1.Plataformara sarrera

Gure barne-kanalaren plataforman sartzean, orri nagusi batera iritsiko zara, eta han kanalaren alderdi orokorrak gogoratuko zaizkizu. Informazioa ematen dutenentzako eta eraginpean dauden pertsonentzako gure pribatutasun-politikei buruzko informazio zehatza irakurri ahal izango duzu bertan.

2. Formulariora sarrera

Hortik, zure informazioaren xehetasunak adierazteko formulariora sar zaitezke. Idatziz zein audio-grabazio seguru batean eman ahal izango duzu informazioa, eta, nahi izanez gero, dokumentazio gehigarria erantsiko duzu. Zure nortasuna babesteko neurri teknikoak aplikatzen ditugu; horretarako, fitxategietako metadatuak ezabatuko dira, ahotsa distortsionatuko da eta edozein informazio-truke enkriptatuko da.

3.Hitzordua eskatu

Formularioan hitzordua eska dezakezu kudeatzailearekin, informazioa bertatik bertara azaldu edo zabaltze aldera. Eskaera egin eta gehienez ere 7 eguneko epean adostuko da hitzordua, ondoren azalduko dugun web-guneko jarraipenerako eremu pribatuaren bidez.

4.Komunikazioa

Ahozko komunikazioak dokumentatu beharko dira, eta, horretarako. aldez aurretik informatzailearen baimena lortu beharko da. Komunikazioa formatu seguru, iraunkor eta irisgarri batean grabatuko da, edo komunikazioaren transkripzio osoa eta zehatza egingo da. Datuak babesteko araudiaren araberako eskubideak alde batera utzi gabe, informatzaileari ahal den guztietan eskainiko zaio elkarrizketaren transkripzioa egiaztatu, zuzendu eta bere sinaduraren bidez onartzeko aukera.

5. Babes-gakoa

Inprimakia bete denean, zure komunikazioaren erregistroa baieztatuko dizugu, eta jarraipenerako eremu pribatura sartzeko gakoa emango dizugu. Bertan, nahi izanez gero, zure kasua egiten ari den bidea ezagutu ahal izango duzu, eta kudeatzailearekin harremanetan jarri eta informazioa eta dokumentazioa trukatu ahal izango dituzu, betiere modu erraz, seguru eta konfidentzialean. Gako hori behar bezala gorde beharko da, konfidentzialtasun-arrazoiak tarteko ezin baita berreskuratu, eta galdu edo ahaztuz gero, informazioa berriro bidali beharko diguzu.

6. Informazio osagarria

Kasua kudeatzen den bitartean, informazio osagarria eska dakizuke jarraipenerako eremu pribatu horren bidez; beraz, komeni da aldian behin eremu horretan sartzea eta zure egoera berrikustea. Nahi izanez gero, jarraipenerako eremu pribatura sartzeko gakoak ematean, helbide elektroniko bat emateko aukera emango zaizu. Helbide elektronikoa ematearen helburu bakarra izango da berriak daudela ohartaraztea, hala badagokio.

7. Informazioa aztertzea

Kasuaren kudeatzaileak, bidalitako informazioa aztertu ondoren, informazioa tramitatu daitekeen ala ez zehaztuko du. Gero, komunikazioa tramitera onartu den ala ez adierazteko jakinarazpena bidaliko dio informatzaileari.

8. Barne-ikerketa abiarazi

Komunikazioa tramitera onartzen bada, barne-ikerketa abiaraziko da eta gehienez ere 3 hilabeteko epean (kasuaren konplexutasunagatik, 6 hilabetera arte luzatu ahal izango da) azken ebazpenaren nondik norakoak jakinaraziko zaizkizu.