Izen osoa: Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sarea.
Erakunde finantzatzailea: Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF) batera finantzatutako proiektuak
“Europa egiteko modu bat”.
Webgune ofiziala: https://www.redissec.com/es/
Deskribapena:
Hiru gairen inguruan eraiki da sarea: kronikotasuna kudeatzearen erronka, informazio gehiago eta hobea edukitzeko beharra eta ikerketa-gaitasuna Espainiako politika eta osasun zerbitzuetan areagotzeko obligazioa.
Sarea bi programa zientifikotan dago egituratuta,
- “Kronikotasunaren karakterizazioa eta gaixotasun kronikoen zaintza lanak eta osasun politikak”,
- “Gaixotasun kronikoen zaintzaren eraginkortasuna eta kostu-eraginkortasuna”,
eta trebatze eta koordinazio programa.
Xedea:
Ikerketa eta berrikuntza arloetan bikaintasuna garatzea froga sendoak ekartzeko politika, praktikak eta antolatze-ereduak hobetzeko. Helburua Espainian gaixo kronikoei ematen zaien osasun arretaren emaitzak hobetzea da.
Sarearen helburuak:
- Kronikotasunaren karakterizazioa eta gaixotasun kronikoen zaintza kronikotasunaren fenomenoa deskribatuz: gaixotasunaren prebalentzia, estali diren beharrak eta estali ez direnak, osasun zerbitzuen erabilera, berdintasuna arreta jasotzeko orduan eta gaixotasun kronikoen eragin ekonomikoa.
- Gaixo kronikoen beharrei erantzuten dieten osasun erakundeak nola antolatzen diren ebaluatzea, kalitateari eta eraginkortasunari begira.
- Gaixo kronikoen eta haien zaintzaileen osasun esku-hartzeen eragina aztertzea, eta arreta handia ematea haien eraginkortasun erlatiboari eta efizientziari.
- Osasun politiken eragina garatu eta ebaluatzea, arreta berezia emanez zaintza beharrei, berdintasunari arreta jasotzeko orduan eta esleitze eraginkortasunari.
- Osasun zerbitzuen ikerketan berrikuntza sustatzea, erabakiak hartzen lagun ditzaketen metodo eta tresna multzo hobeak garatuz.
REDISSEC sarearen gaitasunaren oinarria haren partaide gehienek ikerketa kolaboratzailean aldez aurretik zuten esperientzia da. Lankidetzarako estrategia honek 14 ikerketa taldek eta 8 autonomia erkidegori dagozkien 3 talde klinikok osatutako ekimena osatzea ahalbidetu du. Hainbat erakundetako 150 ikertzailetik gora osatzen dute: hainbat erietxeetakoak, arreta primariokoak, teknologien ebaluazioko agentzietakoak, edo autonomia erkidegoetako osasun sailetakoak, besteak beste.
Euskadiko taldeak eta sarearen koordinazioa:
Kronikgune Institutuak, 2013az geroztik, Carlos III.a Osasun Institutuaren Ikerketa Kooperatiboko Sare Tematikoa (RETIC) koordinatzen du, gaixotasun kronikoetako osasun-zerbitzuen ikerketari buruzkoa (REDISSEC). Sarearen Koordinatzaile Zientifikoa Jose Mª Quintana da, Galdakaoko ESI Barrualdekoa.
2012ko deialdian, RETICS azpiprogramarako laguntzak emateko 2012ko deialdian (Osasun arloko Ikerketa Kooperatiboko Sare Tematikoak), bi proiektu lortu ziren: 12/0001/0001 ED, José María Quintana ikertzaile nagusia zela, eta 12/0001/0003 ED proiektua, Antonio Escobar ikertzaile nagusia zela.
Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoa hiru ikerketa-taldek ordezkatzen dute REDISSECen:
1. 14. taldea: 16/0001/0001 ED
– Ikertzaile nagusia: José Mª Quintana López
– Antolaketa: Barrualde-Galdakao ESIa
– Rola: sarearen koordinazio zientifikoa.
2. 13. Taldea: 16/0001/0009 ED
– Ikertzaile nagusia: Iñigo Gorostiza Hormaetxe.
– Antolaketa: Bilbo-Basurtu ESIa.
3. Talde klinikoa: 16/0001/0018 ED
– Ikertzaile nagusia: Ignacio Zabala Estévez.
– Antolaketa: Barrualde-Galdakao ESIa.