FRAGICare: Etxean pertsonen hauskortasuna kudeatzeko plataforma

Proiektuaren deialdia: Hazitek 2020

Erakunde finantzatzailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila 

Ikertzaile nagusia: Ane Fullaondo 

Emandako finantzaketa: 37.500 €

Deskribapena: Hauskortasuna prebenitzea Osasun Publikoaren lehentasuna bihurtu da Europan, estatuan eta autonomia-erkidegoan. Osagai anitzeko ariketa fisikoko programak eta, bereziki, indarraren entrenamendua dira esku-hartze eraginkorrenak hauskortasuna prebenitzeko, desgaitasuna eta bestelako gertaera kaltegarriak atzeratzeko. Plataforma pertsonalizatua eta adimentsua garatzea, osasuna kudeatzeko, pazienteak eta haren familiak parte har dezaten haren osasunaren kudeaketan, eta arretaren jarraitutasuna ematea, gizarte-sistemaren (etxez etxeko laguntza-zerbitzua) eta osasun-sistemaren (lehen mailako arretako eta arreta espezializatuko zerbitzuak) arteko koordinazioaren bidez.

Helburua: Etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaile diren 70 urtetik gorako pertsonen hauskortasuna kudeatzeko plataforma teknologiko bat diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea. Plataforma horri esker, pertsona hauskorrak edo aurre-hauskorrak detektatu ahal izango dira, bai eta bizimodu osasungarriak lortzeko jarduerak agindu ere, eta jarduera horiek egiten direla kontrolatu ahal izango da. 

Ikerketaren diseinua: Azterlan kliniko ia esperimentala (ausazkoa ez den azterketa, kontrol-talderik gabea, prospektiboa, konkurrentea). Bertan, etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren erabiltzaile diren Basurtuko ESIko 30 paziente eta etxez etxeko laguntza-zerbitzuko 16 profesional bilduko dira hauskortasunaren kudeaketa-eredua eta sistema teknologikoa (plataforma eta sentsorikoa) ebaluatzeko. Parte-hartzaileak 70 urte edo gehiago dituzten pertsonak izango dira, hauskortzat tipifikatuta daudenak (jaiki eta ibili testaren arabera) eta egoera egonkorrean daudenak (berriz larriagotu gabe, suspertu gabe, ospitaleko alta jaso gabe). 70 urtetik gorako pertsonen hauskortasuna kudeatzeko sistema teknologiko bat ezarriko da, plataforma batez eta exekuzio-testa edo Timed Up and Go (iTUG) testa egiteko soluzio eramangarri batez osatua.

Emaitzak:

  • Pertsonen etxeko hauskortasunaren diagnostikoan eta ebaluazioan laguntzeko plataforma.
  • Plataformak aukera emango du paziente bakoitzaren egoeran oinarritutako jarduera fisikoaren preskripzioa pertsonalizatzeko, bai eta egindako jardueraren eta programa egin ondoren lortutako emaitzen jarraipena egiteko ere.
  • Zerbitzu berria, sistema teknologiko baten bidez gizarte- eta osasun-sistemaren artean arreta espezifikoa eta koordinatua ematea ahalbidetuko duena, etengabeko deskonpentsazioak saihestuz eta, beraz, haren bizi-kalitatea hobetuz.Larrialdietako karga asistentzialaren eredu prediktiboa.

Eginkizuna: Kronikgune ZTBES sarean dago, eta proiekturako azpikontratatu da.