PluDeeLea. “Deep Learning” eredua diseinatu, ezarri eta ebaluatzea patologia anitzeko pazienteen arretan, erabakiak hartzen laguntzeko.

Proiektuaren deialdia: Osasunaren alorrean 2019ko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak: Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea

Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila

Espediente zk.: 2019222003

Ikertzaile nagusia: Ane Fullaondo

Deskribapena: Proiektuak “Deep Learning” sistema bat garatu eta ezarri nahi du, patologia anitzeko pazienteen historia klinikoan bildutako datuetatik abiatuta. Horri esker, hauek egin ahal izango dira:

  • Patologia anitzeko pazienteak arreta-beharren arabera sailkatu, programa pertsonalizatuagoak ezartzeko
  • Deskonpentsatuko diren pazienteak automatikoki eta aurretik identifikatu, haiekin proaktiboki lan egin ahal izateko
  • Sistema hori ohiko jardunean ezar daiteke, patologia anitzeko pazienteei arreta emateko eredu berri batean integratuta.

Helburuak:

  • Datu klinikoen Big Data prozesamenduan oinarritutako Deep Learning sistema bat diseinatzea eta garatzea, patologia anitzeko pazienteak arreta-beharren arabera bereizi eta sailkatu ahal izateko.
  • Patologia anitzeko pazienteentzako medikuntza pertsonalizatuko eredu bat diseinatzea, ezartzea eta ebaluatzea, erabakiak hartzen laguntzeko sistemetan oinarrituta.
  • Gaixoentzako arreta-eredua diseinatzea
  • Azterlan pilotu batean ezartzea
  • Ezarritako arreta-eredua ebaluatzea.

Ikerketaren diseinua: Deep Learning” sistema osatzeko, 2011tik Osakidetzaren informazio-sisteman dauden Euskal Herri osoko patologia anitzeko pazienteen datu guztiak erabiltzen dira. Urte hartan, biztanleen lehenengo estratifikazioa egin zen, eta aldizka eguneratu, eta, orduz geroztik, gaixo horiek PAP etiketa dute, zeina proiektuan sartzeko irizpidea baita. Proiektuak datu-basea eraikiko du, informazioa modu anonimoan bilduz, Osakidetzako datuak erauzteko OBI sistema erabilita. Adituek informazio hori iragazi eta aztertu ondoren, behin betiko datu-basea zehaztuko da, eredu prediktiboak diseinatu ahal izateko.

Eginkizuna: Kronikgunek proiektuan laguntzen du.