Gaixotasunarekin lotutako desnutrizioarekin ospitaleratutako pazienteengan burututako esku-hartze baten eraginkortasunaren eta kostu-eraginkortasunaren azterketa.

Proiektuaren deialdia: Osasunaren alorrean 2019ko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak: Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea

Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila

Espediente zk.: 2019111043

Ikertzaile nagusia: Susana García

Emandako finantzaketa: 40.022 €

Deskribapena: Nutrizio-egoeraren balorazioa eta tratamendua gure osasun-sistemako lehentasunezko arreta-esparru bat da, eta sistemaren eta gizartearen eskaerei hobeto erantzuteko behar den ezagutza sortzen eta integratzen lagunduko du. Aurkeztu dugun proiektua hemen sartzen da: Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea. Modalitatea: b) Osasun-zerbitzuetako ikerketa-proiektuak. Diabetesa, obesitatea eta gaixotasun endokrinoak ditu aztergai, eta 3. puntuko (Erabakiak hartzeko laguntza) beste hauek ere bai: (i) Erabakiak hartzea eta (ii) Zuzentasuna, eraginkortasuna, efikazia eta efizientzia.

Helburua: Ospitaleratutako pazienteei emandako hiru arreta estrategiaren eraginkortasuna eta kostu-eraginkortasuna aztertzea, gaixotasunarekin lotutako desnutrizioari dagokionez, hainbat emaitzaren arabera; esaterako, indize-ospitaleratzearen egun kopurua eta urtebetean erregistratutako heriotza-tasaren , konplikazioen agerpenaren, nutrizio-egoeran izandako aldaketen, osasunarekin eta egoera funtzionalarekin erlazionatutako bizi-kalitatearen, berrospitaleratzeen, osasun-baliabideen erabileraren (lehen mailako arretako, ospitaleko eta larrialdietako kontsultak) eta prozesu horren ondoriozko kostuen balorazioa.

Ikerketaren diseinua: Hiru adar/ospitale publikok hartzen dute parte esku-hartzean: zentro guztietan baheketa nutrizionala egin ondoren, lehenengo adarrean/ospitalean gaixotasunarekin erlazionatutako desnutrizioa duten edo hura jasateko arriskuan dauden gaixoen nutrizioa hobetzeko eta gainerako gaixoen segimendua egiteko estrategia bat aplikatuko da; bigarren kohorte/ospitalean, pazientearen medikuek hala eskatuz gero esku hartuko da gaixoen nutrizioa hobetzeko; eta hirugarrenean, ohi bezala jokatuko da, eta ez da berariaz esku hartuko.

Patologia hepatikoengatik edo digestiboengatik aparatu digestiboko zerbitzuetan edo tumore-patologiengatik eta aparatu digestiboko patologiengatik kirurgia-zerbitzuetan ospitaleratuta dauden zentro bakoitzeko 1.000 gaixo. Gaixo guztiei buruzko datu soziodemografikoak eta klinikoak eta aurretik adierazitako parametroenak bilduko dira, bai ospitaleratuta dauden bitartean, bai urtebeteko segimendu-aldian. Emaitza-aldagai bakoitzera eta «propensity scores» direlakoen bidez egokitutako erregresio anitzeko ereduak erabiliko dira, hiru zentroak emaitza-parametro bakoitzaren arabera alderatzeko. Kostu-eraginkortasuna aztertuko da, irabazi den kalitatez doitutako bizitza-urte bakoitzeko izandako kostu inkrementalaren bidez. Irabazitako bizitza-urteak EuroQol-5d-5l galdeketaren bidez neurtuko dira.

Emaitzak: Proiektuak osasun-sistemarako interesekoa izan nahi du: 2012ko ekainaren 25ean, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak «Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020» argitaratu zuen. Estrategia horretan, desnutrizioa jasateko arriskuan dauden ospitaleratutako gaixoekiko jardunbide egokiei buruzko atal bat dago, eta, helburu gisa, ospitaleratzean baheketa nutrizionala egitea eta arrisku-talde desberdinei zuzendutako ekintzak diseinatzea ezartzen ditu.

Eginkizuna: Kronikgune, proiektuaren koordinazioa.