2016an, Euskadi “Reference Site” bilakatu zen Europa mailan (erreferentziarako eskualde) zaharkitze eta kronikotasunaren arloan. Besteak beste, arriskuen estratifikazioaren Praktika Onak partekatzeko konpromisoa hartu du. Euskadiren ordezkari den Kronikgunek Praktika On horren erreferentziako eskualde gisa lortu zituen funtsak eskualdeen arteko lankidetza babesteko, hau da, ingelesez “Twinning” deritzona burutzeko (anaitzea). Ezagutza hartu eta emateko hiru eskualdeak Liguria, Eskozia eta Akitania dira.

visita-escocia-pais-vasco-estratificacion-riesgo-twinningIragan otsailaren 21ean, Eskoziako Gobernuaren Osasun sailaren delegazio bat hurbildu zen Eusko Jaurlaritzara eta Osakidetzaren Zuzendaritza Orokorrera. Helburua praktika hori sakontasunean ezagutzea zen, euren eskualdera transferi daitekeen ikusteko.

Biztanleriaren estratifikazioa etorkizunean osasun zerbitzu gehiago behar izan ditzaketen pertsonak identifikatzeko tresna da. Honi esker, beharrei egokitutako esku-hartze proaktiboak plantea daitezke.

Arriskuen estratifikazioa informazio-sistemetan bildutako datuetan eta algoritmoetan oinarritzen da. Biztanleriaren talde handiei aplika daiteke. Ikuspegi proaktiboko estrategiak eraikitzea ahalbidetzen du (hau da, gertakizunei aurre hartuz). Aurkako gertakizunik ez gertatzea edo haiek murriztea da xedea, bai osasunari begira bai bizi-kalitateari begira, eta baliabideen erabilera optimizatzea.

Ikerketa-proiektu gisa hasi zen 2009an, eta 2011n inplementatu zen, Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategiaren barruan. Harrezkero, osasun profesionalek okerrerantz egiteko arrisku handiena duten pazienteak identifikatzeko gai dira.  

Beraz, biztanleria estratifikatzeak modu proaktiboan jarduteko aukera ematen digu, pertsona-taldeen beharrei egokitutako zaintza pertsonalizatuko planak diseinatzen.

Twinningari buruz gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.