Praktika On Berritzaileen ezagutza transferitzeko Eskozia eta Euskadiren arteko lankidetza.
2016ko abenduan, Europako Batzordeak lau izarrak eman zizkion Euskadiri “Reference Site” gisa. Zaharkitze aktibo eta osasuntsurako ikuspegi integral eta berritzailea barneratzen duten Eskualdeei, Hiriei, Erietxeei, Erakundeei edo Osasun Zerbitzuei ematen zaien estatusa da. Horrela, “Reference Site” izendatutako lekuek Praktika Onen hedapen eta errepikagarritasuneko prozesuan modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa hartu zuten, eta baita Praktika Onak inplementatu nahi duten beste eskualdeei laguntzekoa ere.
Beraz, 2016an ireki zen lankidetzari laguntzeko funtsak lortzeko deialdia, hau da, eskualdeen arteko “Twinning” delakoa egiteko (anaitzea). Kronikgunek, Euskadiren ordezkaria, lau proiektu lortu zituen, horietatik hiru arriskuen estratifikazioan erreferentziako eskualde gisa, eta bestea gaixoaren ahalduntzeari buruz.
Ekintzak otsailaren 15ean hasi ziren, Euskadiko delegazioa Eskoziara joan zenean. Eskualde honetan inplementatutako gaixoen ahalduntzeari buruzko Praktika On Berritzaileak ezagutzeko helburua zuen bisitak. Han, besteak beste, “Living it up” programa edo Arreta Primarioko “GP” proiektu digitala aztertu zituzten.
“Living it up” tresna 2016an inplementatu zen. Harekin, eskoziar Osasun Sistemak gaixoei euren gaixotasuna maneiatu eta bizimodua aldatzen laguntzeko xedea du. Teknologia berriak osasuna hobetzeko erabiltzea sustatzeko asmoa du, eta gaixo bakoitzak bere bizipenak partekatzeko lekua sortzeko ere.
Euskadik gaixoa ahalduntzeko hainbat tresna eta hezkuntza programa ditu. Horren adibide dira Osasun Eskola edo Paziente Bizia. Paziente kronikoei edo zaintzaileei euren gaixotasunekin eta haiekin bizitzearekin lotutako jakintzak eta gaitasunak barneratzen laguntzeko programak dira. Informazioa ematen dute, norberaren zaintzarako gaitzen dute eta bizimodu osasuntsuago batera zuzendutako aldaketak sustatzen ditu.
Eskoziarekin egindako lankidetza honi esker, bi eskualdeetako programak hobetu eta garatu ahal izango dira, ezagutza eta bizipenen hartu eta emanen bitartez.
Twinningari buruz gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.