Partzuergoa osatzen duten pertsonen bilera Glasgown egin da, Eskozian, 2024ko maiatzaren 21ean eta 22an.

Europako ADLIFE proiektua Biosistemak koordinatzen du Europa mailan, eta arreta-planen pertsonalizazioa erraztea eta pazienteen premia eta lehentasun aldakorrei konponbide digitalen bidez egokitzeko eta goiz erantzuteko gaitasuna hobetzea du helburu. ADLIFE 55 urtetik gorako pazienteei zuzenduta dago, baldin eta gaixotasun larria edo kronikoa badute, eta, funtzionalitateak eta gaitasunak murriztearen ondorioz, bizi-itxaropena murrizten bazaie. Proiektu mailan, hiru urte baino gehiagoz, ADLIFE herramienta, tresna, garatu eta hedatu da. Tresna horren helburua da pazienteen bisa kalitatea hobetzea, arreta integratuaren ikuspegi batetik, hainbat zerbitzuk koordinatuta, pertsonalizatuta eta erabakiak elkarrekin hartzeko kultura sustatuta.

Joan den maiatzean, ADLIFEk 7. osoko bilkura egin zuen, Strathclydeko Unibertsitateak (Glasgow, Eskozia) antolatuta. Erakunde parte-hartzaileen arteko topaketaren helburu nagusia proiektuaren azken faseko aurrerapenaren jarraipena eta bateratze-lana egitea zen. Formatu hibridoan egin da, eta bi egunetan 25 pertsona baino gehiagok parte hartu dute abian jarritako jardueretan, aurkitutako arazo eta zailtasunetan eta konponbideetan, 2024ko azaroan amaitu aurretik proiektuaren mailan emango diren azken urratsak finkatzeko.

Nabarmentzekoa da Biosistemak erakundeak eta Osakidetzak ADLIFEren gidaritza koordinatu dutela euskal osasun-sisteman. Euskal pilotuaren esparruan, Osakidetzako profesionalei eta pazienteei zuzendutako plataforma zabaldu ondoren, interbentzioa pazienteak biltzeko fasean dago. Osakidetzako hainbat erakunde eta zerbitzutako profesionalek esku hartu dute, hala nola Donostialdeko ESIak, Bilbo-Basurtuko ESIak, Tolosaldeko ESIak, Goierri-Urola Garaiko ESIak, Bidasoako ESIak, Debabarreneko ESIak, San Eloy Ospitaleak, Santa Marina Ospitaleak eta Osasun Kontseiluak. Jarduera nabarmenetako bat profesionalen prestakuntza izan da, plataformak eta esku-hartzearen protokoloa erabiltzeko.

Batzarrean, Osakidetzaren erreferente klinikoetako batek, euskal pilotuaren protokoloa diseinatzen, materialak garatzen, plataformak probatzen eta prestakuntza-saioak egiten aktiboki parte hartu duenak, Euskadin egindako lana partekatu zuen. Donostialdeko ESIko Beñat Zubeltzuk proiektuan parte hartzea onartu duten pazienteak prestatzeko zehaztutako prozesua partekatu zuen, hasi kontsultako hasierako kontaktutik eta proiektuan parte hartzearen onurak erakutsiz, eta ezarritako pazientearen jarraipen-jardueretaraino. Era berean, interbentzioan identifikatutako oztopo eta erronka nagusietako batzuk azaldu zituen, hala nola profesionalaren pizgarriak, plataformekiko atxikidura edo parte hartzen duten pazienteen jarraipena.

ADLIFEri eta proiektuaren esparruan garatutako jarduera guztiei buruz gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu webgune ofiziala: https://adlifeproject.com/