Iragan ekainean, irailean eta azaroan, proiektuko bazkide teknologikoak hiru eskualde horietara gerturatu dira (Euskadi, Erresuma Batua eta Suedia).

C3-Cloud proiektuaren helburu nagusia, “A Federated Collaborative Care Cure Cloud Architecture for Addressing the Needs of Multi-morbidity and Managing Poly-pharmacy” izenekoa, gaitz anitzeko gaixo kronikoei etengabeko arreta eta epe luzekoa ematea da, modu pertsonalizatuan, bateratuan, diziplina anitzekoan eta koordinatuan, IKTen garapen berritzailean oinarritutako arkitektura sortzen.

c3cloud grpProiektuaren helburuetako bat arreta estrategiaren erabilgarritasuna eta proiektuak planteatzen dituen IKT erreminten baliagarritasuna hiru ingurune kliniko desberdinetan frogatzea da. Horretarako, eta 2017ko irailetik aurrera 15 hiletan zehar, arlo klinikoari, teknologikoari eta antolaketari dagokienez oso desberdinak diren esku-hartzea Europako hiru eskualdetan pilotatuko da (Warwickshire Hegoaldean -Erresuma Batua-, Euskadin eta Jämtland Härjedalen eskualdean -Suedia-). Toki askoko ikerketa pilotuak praktika onenak identifikatuko ditu hedatuko den 3 agertokietan eta, horri esker, antolaketa-eredu berriak proposatu ahal izango dira, proiektuak hartzen duen arreta-ikuspegi berria errazteko, sustatzeko eta bultzatzeko. Euskadin, Osakidetza da ikerketa pilotu honen bazkide erantzulea, Kronikgunerekin batera.

2016ko maiatzean abiatu zen 48 hile iraungo dituen proiektu hau. Proiektuaren lehenengo sei hileetan zehar, eta zehaztu den kronogramaren arabera, C3-Cloud arkitekturaren eskakizun zientifiko eta teknikoak zein haien osagaienak zehaztu dira, eta arkitektura diseinatu da. Horretarako, iragan ekainean, irailean eta azaroan, proiektuko bazkide teknologikoak hiru eskualde horietara gerturatu dira (Euskadi, Erresuma Batua eta Suedia), hurrenez hurren, tokiko adituekin bildu eta eskualde bakoitzaren antolaketa-ereduei eta tokiko informazio-sistemei lotutako ezaugarri berezien inguruan xehetasun gehiago ezagutzeko. Euskadiko bilera ekainaren 13 eta 14an ospatu zen Gurutzetako Ospitaleko Arriaga Aretoan, non 25 pertsona elkartu ziren. Erresuma Batuan, Irailaren 27an ospatu zen bilera, Barforden, Warwickshiren eta Suedian, Östersund hirian, azaroaren 4an, Partzuergoaren Bigarren Osoko Bilkurarekin bat eginez. Partzuergoaren osoko bilkura 2017ko ekainean izango da Parisen, proiektuaren lehenengo urteari dagokion Hirugarren Osoko Bilkura egiteko.