conferencia-final-proyecto-carewell-kronikguneOtsailaren 28an, Carewell europar proiektuaren bukaerako konferentzia ospatu zen Bartzelonako CosmoCaixan. BeyondSilos europar proiektua ere bukatzear dagoela eta, haren bukaerako konferentzia egiteko ere aprobetxatu da ekitaldia. Ehundik gora pertsona hurbildu ziren ekitaldira, besteak beste, partzuergoko zenbait kide, proiektuan parte hartu duten eskualdeetako profesional eta zuzendariak, hainbat arloko hizlariak (industria, politika, soziologia) eta Europako Batzordearen hainbat ordezkari. Zuzenean eman zen sare sozialen bitartez.

Azken konferentzia horretan hauei buruzko bizipenak aurkeztu eta partekatu ziren: ebaluazioa eta emaitzak (eraginkortasun klinikoa, antolaketarekin eta ekonomiarekin lotutako arloak eta asebetetzearekin lotutakoak), eredu igarleak erabiltzea arreta integrazioaren testuinguruan, aldaketaren kudeaketa, komunikazio mugikorraren industria osasunaren sektorean eta osasun erreformak burutzeko estrategiak. Nabarmentzekoa da informazioko eta komunikazioko teknologiek (IKT) bi proiektuetan hartu duten garrantzia. IKTek osasun arreta integratuko eta arreta sozial integratuko eredu berriak sortzen lagundu dute.

Carewell proiektuan, gaixotasun anitzeko pertsonen arreta integratuko eredu berriak diseinatu eta barneratu dira eta arreta mailen bateratzeari eman zaio garrantzia. BeyondSilos proiektuak, aldiz, osasun sektorea eta sektore soziala bateratzen dituzten zerbitzuen inplementazioari eman dio garrantzia. DG CONNECT-ek finantzatutako bi proiektu horiek arreta integrazioko, zaharkitze aktibo eta osasuntsuko eta hauskortasuneko lan-arloan egiten dute bat.

Euskadi mailan, Kronikgune Carewell proiektuaren koordinatzailea izan da Europa mailan, non Osakidetzaren laguntza ere jaso duen. Hurrengo erakundeek hartu dute parte: Tolosaldea ESI, Uribe ESI, Bilbao-Basurto ESI, Ezkerraldea Enkanterri Cruces ESI, Barrualde-Galdakao ESI, Araba ESI eta Santa Marina Ospitalea, eta baita Osasun Kontseilua ere. Carewell Osakidetzaren eta Osasun sailaren esparru estrategikoaren ildotik doa. Arreta integrazioan eta zaharkitzearen, kronikotasunaren eta menpekotasunaren erronkei aurre egiteko ekintza proaktiboetan oinarritutako estrategia.

Konferentzia zuzenean ikusterik izan ez bazenuen, hurrengo bideoa sakatu hura ikusteko.

[youtube id=”QkIRoQYz5Y4″ width=”600″ height=”350″ autoplay=”no” api_params=”” class=””][/youtube]