mastermind-final-conference-proyecto-país-vasco-kronikgunePasa den otsailaren 8an burutu zen MasterMind proiektuaren amaierako hitzaldia, Bartzelonako La Pedrera eraikinean.

MasterMind proiektu europarra 2014. urtean hasi zen, depresioa duten pazienteei zuzendutako internet bidezko jokabide-terapia kognitibo (TCC) bat garatu eta ezartzeko xedearekin. Nazioarteko ekimen hau Europako 15 eskualdetan ezarri da eta 36 hilabeteko iraunaldia izan du. Euskadik izan duen parte-hartzea, Kronikgune eta Osakidetzaren eskutik, oso aktiboa izan da. Ikerketaren pilotuetako bat izateaz gain, Euskadi proiektuaren bi arloren buru gisa aritu da: 9 piloturen internet bidezko TCCaren inplementazioaren koordinazioa eta emaitzen ebaluazioa, hain zuzen ere.

Amaierako hitzaldian proiektuaren emaitzak ikuspegi desberdinetatik aurkeztu ziren: eraginkortasun klinikoa, segurtasuna, paziente eta profesionalen pertzepzioa, antolamendu-alderdiak eta alderdi ekonomikoak. Halaber, TCCa ezartzeko orduan aurkitutako oztopoak eta arrakasta-faktoreak aipatu ziren eta osasun mentaleko arazoen tratamendua hobetze aldera zenbait antolamendu-eredu nola aldatu ziren azaldu zen, osasun-mentalari eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia (IKT) berrien sarrerari dagokienez.

Ekitaldira bisitari ugari bertaratu ziren (127), bai partzuergoko kideak eta baita Europako Batzordeko eta OMEko ordezkariak ere. Era berean, jardunaldia zuzenean jarraitzeko aukera eskaini zen proiektuaren webgunearen bidez. Hitzaldian 18 panelista eta hizlarik parte hartu zuten, proiektuari, emaitzei, internet bidezko osasun mentalari eta osasunaren alorreko berrikuntzari buruzko ikuspegiak partekatuz. Bertaratu ziren pertsonen parte-hartzea oso aktiboa izan zen, eta baita gizarte-sareen bidez mezu eta iruzkinak helarazi zituzten pertsonena ere.

Bideo honek laburbiltzen du proiektua nola garatu den:

video-mastermind-proyecto-país-vasco-kronikgune

Ekitaldian gertatutako guztia ikusi nahi baduzu, klikatu ondorengo bideoan:

[youtube id=”s08yB6WFbKo” width=”600″ height=”350″ autoplay=”no” api_params=”” class=””][/youtube]