Estandar hauen bildumatze eta argitaratzearen helburua da inplementazioaren alorreko ikerlanen argitalpenak hobetzeko eta bateratzeko gomendioak jasotzen dituen dokumentu bat sortzea (“StaRI”). Ekimen honek lortu nahi duena da ikertzaileei laguntza eskaintzea txosten garden eta zehatzak presta ditzaten burututako eta inplementatutako azterlanetarako.
Prozesu honetan zehar, berrikuspen sistematiko bat eta e-Delphi bat burutu dira. “StaRI” zerrenda 27 elementu/estandarrek osatzen dute. Elementu horiek ezartzen dituzte burututako inplementazio-estrategia eta garatutako esku-hartzearen eraginkortasuna behar bezala deskribatzeko jarraitu beharreko gidalerroak.
Aipagarria da artikuluaren autoreetako bat den Gonzalo Grandes Odriozolaren parte-hartzea, Osakidetzako Arreta Sanitariorako Zuzendariordetzaren mendeko Arreta Primarioko Ikerketa Unitateko kidea. (artikulura esteka)
“StaRI” dokumentuak ikertzaileek txostenen prestaketan laguntza izateko balioko du. Halaber, ikerkuntza praktikara eramatea erraztuko du, ondorioz pertsonen eta biztanleria osoaren osasuna hobetuz.
“StaRI” estandarrak ezagutu nahi badituzu, bisitatu The Equator webgunea artikulua irakurri edo deskargatzeko: http://www.equator-network.org/reporting-guidelines/stari-statement/
Artikulua irakarru nahi baduzu, deskargatu ezazu ondorengo linkaren bidez: StaRI Statement PinnockH BMJ 2017
Estandarren bilduma ikusi nahi baduzu, deskargatu ondorengo linkaren bidez dokumentua listarekin: StaRI Checklist