in-situ-visit-tittan-interreg-pais-vasco-kronikguneOtsailaren 22an eta 23an Euskadi bisitatu zuen Saxoniatik (Alemania), Lombardiatik (Italia), Galiziatik eta Eskoziatik etorritako pertsonek osatutako talde batek, BIOEF erakundeak garatutako INNOSASUN proiektua ezagutzeko xedearekin. Bisitariek aukera izan zuten programa bertatik bertara ezagutzeko eta programa horri esker burututako kasu arrakastatsuetara hurbiltzeko. Jardunaldian zehar, programaren arduradunek parte hartu zuten, BIOEF eta enpresa laguntzaileak alegia, eta baita Ezkerraldea-Enkarterri Cruces ESI osasun-erakundeak ere.

INNOSASUN programak ahalbidetzen du osasun-sistemaren, enpresa-sektorearen eta lotutako eragileen arteko interakzioa, honela, berrikuntzaren alorrean antzemandako beharrei erantzuna emanez. Programaren xedea da euskal osasun-sistema lehentasunezko kide bilakatzea, hau da, bere gaitasunak eta “know-how” edo ezaguera espezializatuak garapen sozioekonomikoaren zerbitzura jartzen dituen erakundea izatea. Beraz, INNOSASUN programak interesekoak diren berrikuntzen garapen erkidea (osasun-sistema eta industria) sustatzen du, bi alderdientzako onurak sortuz.

Bisita TITTAN (Network for Technology, Innovation and Translation in Ageing) Europako proiektuaren esparruan burutu zen. Proiektu horren helburua da zahartze aktiboaren alorrean diseinua eta irtenbide teknologiko berritzaileak sustatzen dituzten Praktika Onak eta ezaguera-trukeak ahalbidetzea.

Zehazki, Euskadira antolatutako bisita proiektuaren lehen espezialitate-arloaren barruan kokatzen da: berrikuntza teknologikoa (“Outside – In”). Arlo honetan lortu nahi dena da osasun-sistema publikoek produktu eta irtenbide berritzaileak eskuratzea prozedura berriak erabiliz. Helburu horrekin aurreikusi dira hainbat bisita “in situ”. Orain arte, bisita honetaz gain, beste hiru burutu dira. Bisita hauei esker, kideek Praktika On zehatzen inguruko metodologia, prozedurak eta ikaskuntzak partekatu ahal izan dituzte, jardunbide horiek beste eskualdeetara eramatea errazte aldera. ACIS (Agencia de Conocimiento en Salud) eta ARCA (Azienda Regionale Centrale Acquitis S.p.a) erakundeak izan ziren Galiziako eta Lombardiako erosketa publiko berritzailea aurkeztu zutenak, hurrenez hurren, eta ARCA-k Sintel plataforma ere aurkeztu zuen. Aldiz, Glasgow (Eskozia) hirira burututako bisitaren arrazoi nagusia izan zen Digital Health Institute (DHI) eta Strathclyde-ko Unibertsitateak garatutako “Technology Enabled Care (TEC) programa ezagutzera ematea.

Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, honako webgunean aurkituko duzu: http://www.interregeurope.eu/tittan/

TITTAN proiektuaren LinkedIn kontua

 

 

TITTAN proiektuak bere finantziazioaren %85 Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) eskutik lortu du, Interreg Europe Programaren bidez.