Lankidetza honen bidez Zaharkitze aktibo eta Osasuntsuan Praktika Onen inguruko ezagutza transferituko dira.
Euskadi “Reference Site” (erreferentzia-eskualdea) izendatu dute berriro 2016an Europa mailan. Europako Batzordeak eman zion onespen hori zaharkitze aktibo eta berritzailerako ikuspegi bateratu eta berritzailea inplementatzeagatik. Erreferentziako eskualde gisa, Praktika Onak hedatzeko eta errepikatzeko prozesuan modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa hartu du.
Esparru honetan, Euskadik arriskuaren estratifikazioari buruzko ezagutza eta esperientzia transferitzeko konpromisoa hartu du. Lankidetza hori Europako Batzordeak “Twinning” izendatu duen Europako Batzordearen barruan sartzen da. Praktika Onen inguruko ezagutza hartu eta emateko hiru eskualdeak Liguria (Italia), Eskozia eta Akitania Berria dira (Frantzia).
Martxoaren 21ean, Liguriako Gobernuaren Osasun sailaren delegazio bat hurbildu zen Eusko Jaurlaritzara eta Osakidetzaren Zuzendaritza Orokorrera. Helburua zen biztanleriaren estratifikazioa ezagutzea osasun arloan, eta haien eskualdera datuak transferi zitezkeen aztertzea.
Biztanleriaren arriskuen estratifikazioa ikerketa-proiektu gisa hasi zen 2009an, eta 2011n inplementatu zen, Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategiaren barruan. Estratifikazioa etorkizunean osasun zerbitzu gehiago behar izan ditzaketen pertsonak identifikatzeko tresna da.
eta informazio-sistemetan bildutako datuetan eta algoritmoetan oinarritzen da. Biztanleriaren talde handiei aplika daiteke. Ikuspegi proaktiboko estrategiak eraikitzea ahalbidetzen du (hau da, gertakizunei aurre hartuz). Aurkako gertakizunik ez gertatzea edo haiek murriztea da xedea, bai osasunari begira bai bizi-kalitateari begira, eta baliabideen erabilera optimizatzea.
Honen inplementazioaz geroztik, osasun profesionalek okerrerantz egiteko arrisku handiena duten pazienteak identifikatzeko gai dira. Horri esker, pertsona-multzo desberdinen beharrei egokitutako zaintza-planak diseinatu daitezke.