Ekainaren 15 eta 16an, Donostiako Miramar Jauregian aurkeztu zen europar “Osasun Digitala: Aurrera egiteko berrituz” europar kongresua, Osakidetzak eta UPV/EHU Udako Unibertsitateak antolatuta. Osasun profesionalek, profesional sozialek, kudeatzaileek, ikertzaileek, enpresa teknologikoek, unibertsitateak edo gaixoek gizartearentzat baliagarria den jakintza eta berrikuntza ikasi, sortu eta eztabaidatzeko aukera izan zuten. Kongresuaren gai nagusiak osasun arloan eta telemedikuntzako berrikuntzak izan ziren. Berrikuntzak erabiltzaileei ekartzen ari dien balioa nabarmendu zen, eta baita hark sistemaren jasangarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa nola sustatzen duen ere. Testuinguru horretan, telemedikuntzari buruz hitz egin zen, arreta prozesuen kudeaketa koordinatua erazten duen elementu gisa, eta baita profesionalen arteko komunikazioa, arreta bateratua, jakintzaren kudeaketa eta gaixoaren ahalduntzeari buruz ere,

Kronikgunek eta Osakidetzak partaide dituzten bi europar proiektu aurkeztu zituzten: ACT@Scale eta Scirocco.

ACT@Scalen, Osakidetzak proiektuan duen partaidetza azaldu zen, zeinak korporazio-programak eratzen dituzten bi praktika onekin hartzen duen parte. Gutxiegitasun kardiakoko gaixoen telemonitarizazio zerbitzua eta gaitz anitzeko arreta-bide bateratua dira horiek, hain zuzen ere. Proiektuaren xedea da arreta bateratuan eta telemonitorizazioan Praktika Onak barneratu, garatu eta sendotzea, eta haien hedapena sustatzea, ikasitakoa Europako beste eskualdeetara zabalduz. Gaur arte, Euskadi mailan, hobekuntza arloak hautatu dituzte Osakidetzako profesionalek bi arloetan, eta haietan oinarrituta, helburuak eta esku-hartzeak zehaztu dituzte. Esku-hartze horiek garatu eta barneratzeko, Osakidetzako erakundeetako agenteen diziplina anitzeko profesionalen hainbat lantalde eratu dira, elkarrekin lan egin dezaten. 

Sciroccori dagokionez, Europan Praktika Onak barneratzeko heldutasun-irizpideen testuinguruaren azterketarako gida aurkeztu zen, zeina Kronikgunek eta Osakidetzak egin duten proiektuaren esparruan. Lan horrek eskualdeek arreta bateratua barneratzeko eskualdeen heldutasun maila hainbat arlotan ebaluatzea ahalbidetuko duen tresna, “Scirocco Tool” deritzona, probatu eta balioztatzen lagunduko du. Horrez gain, “Scirocco Tool” horrek Praktika Onen eskalagarritasuna eta Europako kideen artean jakintza transferitzea erraztu nahi du. Egun, proiektuan parte hartzen duten eskualdeetako osasun sistemen arreta bateratuaren heldutasuna aztertzen ari dira.