ADVANTAGE baterako ekintza, zeina 2017ko hasieran jarri zen abian, hauskortasuna prebenitzeko Europar Batasunaren 2014-2020 Osasun Publikoko Programaren esparruan dago kofinantzatuta. Proiektuak irauten dituen hiru urteetan zehar, Europako 22 estatu kideek, zeinen artean aurki ditzakegun Kronikgune eta Osakidetza Euskadiren ordezkari gisa, hauskortasunaren arazoari aurre egiteko europar esparru komuna ezarriko dute. Ikerketaren bitartez, zahartze aktibo eta osasuntsuari zuzendutako politika berrien bateratzea sustatu nahi da, eta baita hauskortasunaren, desgaitasunaren eta mendekotasunaren arloan ekintza goiztiarrak eta prebentzioari zuzendutakoak ere.

Iragan ekainak 15ean egin zen ADVANTAGEren espainiar kideen eta IMSERSOko -Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Erakundea- hainbat arloko Madrilgo ordezkarien arteko topaketa. Osasun eta gizarte arduradun ugari elkartu ziren, naziokoak, erkidegokoak eta tokikoak, eta baita medikuen zein erizainen elkargo profesionalekoak, pertsona adinduen erakundeetako, fundazioetako eta elkarteetakoak, zaintzaile formalak eta informalak, eta baita hauskortasun arriskuan dauden pertsona adinduak ere. Ekitaldiaren xedea zen hauskortasunaren garrantziari buruz hitz egitea, ADVANTAGE Espainiako interes-taldeei aurkeztea eta, azkenik, proiektuan eta talde horien artean lankidetza burutzeko bideak zehaztea.

Kronikgunek eta Matia Fundazioak antolatu ziren mahai-inguruetan hartu zuten parte. Haietan, ekimena hobeto ezagutzera emateaz gain, hainbat arlo landu eta eztabaidatu ziren.

  1. mahaia Zer da hauskortasuna eta zein ondorio ditu
  2. mahaia Europaren ekintzak hauskortasuna prebenitzeko
  3. mahaia Pertsona hauskorren eta hauskortasun arriskuan daudenen arreta. Interes-taldeen betekizuna
  4. mahaia Hauskortasuna prebenitzearen inguruan ikuspegi osagarriak

Landutako gaiek jakin-mina piztu zuten bertara hurbildu zirenen artean, zeina, etorkizunean ekimenari laguntzeko asmoa adierazi zuten.

ADVANTAGEren lehenengo hileotan hauskortasunaren frogen inguruko bibliografia bilatu da, ondoren arlo horren egoerari buruzko txostenaren zirriborroa egiteko. Ataza horrekin, hauskortasunari buruz hainbat arlotan dagoen jakintza bilatu nahi izan da: banakoen mailan, biztanleria mailan, hauskortasunaren kudeaketan eta arreta-ereduen inguruan.

Proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen: https://www.kronikgune.org/advantage-proyecto/