Ekainaren 27 eta 28an, Bari eskualdeko AReS Puglia izan zen Scirocco europar proiektuaren bazkide guztiak jasotzeaz arduratu zena bere bigarren Batzar Nagusia ospatzeko.
Sciroccon, “SCaling IntegRated Care in COntext”, arreta integratuaren praktika onen transferentzia Europako eskualdeetan zehar modu eskalatuan egitea errazteko balioztatutako tresna bat emateko dihardute lanean. “Scirocco Tool” delakoari esker (Scirocco tresna), eskualdeak Praktika Onak barneratzeko duten heldutasun-maila hainbat dimentsiotik abiatuta ebaluatuko dira. Proiektuko bederatzi kideen arteko Bariko topaketak proiektuaren lehenengo urteko emaitzak partekatzeko aukera eman zuen eta atazak nola doazen eta zehaztutako aukeren nondik norakoak aztertu ziren.
Kronikgune eta Osakidetzak hartu zuten parte Euskadiren ordezkari gisa, lehena laugarren lan-sortaren buru gisa, “Praktika on baten heldutasun mailaren eskakizunen azterketa”, eta bigarrena, aldiz, Praktika Onen ezagutza barneratzeko/transferitzeko interesdun eskualde gisa. Kronikgunek egun arte egindako jarduerak aztertu zituen eta azterketaren barruan aztertutako 15 Praktika Onen heldutasun baldintzak ere aurkeztu zituen. Adibide gisa, Osakidetzak gerturatuekin partekatu nahi izan zituen Euskadiko “Minaren zeharkako ikuspegia, minaren unitate batetik ikusita” (“Integrated approach in pair management”, ingelesez) praktikaren azterketaren emaitzak.
Kideek “Scirocco Tool” tresnaren bitartez lortutako eskualde bakoitzaren heldutasun mailaren analisiaren emaitzak partekatzeko aukera ere izan zuten. Aipatu beharra dago analisi horiek tresna hobetzeko lagungarriak direla. Zentzu horretan, sistemako hainbat erakundeko stakeholder-ekin erabilitako lan-metodologia aurkeztu zuen Euskadik. Partzuergo guztiak goraipatu zuen gure eskualdean egindako lana.
Azkenik, tresna hobetzen laguntzeko xedea duten hurrengo atazen ibilbidea zehaztu zen. Gainera, hura balioztatzeko egingo den ebaluazioari buruz hitz egiten hasi zen.
Sar zaitez proiektuaren fitxan hari buruz gehiago jakin nahi izanez gero. Sakatu hemen: https://www.kronikgune.org/scirocco/