Maltan ospatu zen, 2017ko maiatzaren 10 eta 12 bitartean, eHealth Week 2017 kongresua.

Hauxe izan zen aurtengo lelo nagusia: “Informazioa osasunarentzat: gaixoen zaintza jasangarri eta pertsonalizaturako gakoak” (Data for Health: the key to personalized sustainable care). Kongresuak garrantzia eman nahi izan zion datuei, zeinak zerbitzua emateko gakoak diren, eta osasun politikak garatu eta inplementatzeari ere. Kongresuan azaldutako jakinarazpenak, workshopak eta posterrak informazioaren erabilera, komunikazioko eta informazioko soluzio teknologikoak (IKTak) barneratzen dituzten eskainitako aukerak eta gaixoa edo hiritarra ardatz nagusi duten prozedura berriak ezagutzera emateari zeuden zuzenduta.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, Kronikguneren eskutik, eskualdeen arteko jakintza-transferentziaren eta Praktika Onen transferentziaren inguruan bizitako esperientzia azaldu zuen. Ikasitakoa eta unera arte egindako lankidetzen ondorioz hautemandako hobekuntzak eHealth Week 2017ra bertara hurbildutakoekin partekatzeko aukera aparta.

2016an lau izar eman zizkion Europar Batzordeak Euskadiri Reference Site bezala, zaharkitze aktibo eta osasuntsurako bere ikuspegi integratu eta berritzailearengatik. Ondorioz, Praktika Onen hedatze eta errepikagarritasun prozesuan modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa hartu zuen, eta baita haiek eskualdeetan inplementatzen laguntzekoa ere.

Urte berean, Euskadik eskualdeen arteko lankidetzarako funtsak lortu zituen, ingelesez Twinning deritzenak (anaitzea). Lau Twinning lortu ziren, hiru arriskuaren estratifikazioan erreferentziako eskualde gisa eta beste bat gaixoaren ahalduntzean eskualde hartzaile gisa. Ondorioz, 2017ko otsailean eta martxoan, Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak Eskoziako eta Liguriako (Italia) delegazioak jaso zituzten, eta otsailean, aldiz, Euskadiko delegazioa Eskoziara bidaiatu zen eskualde hartan inplementatutako gaixoak ahalduntzeko praktika berritzaile onak ezagutzeko. Maiatzean, Akitaniako eskualdea (Frantzia) Euskadira hurbiltzea dago aurreikusita.

Sakatu hurrengo esteka kongresuan gertatu zenaren berri izan nahi baduzu: http://www.ehealthweek.org/ehome/index.php?eventid=198654&tabid=447653&