Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sareak (REDISSEC) eta Alcalako Unibertsitateak “Gaixotasun kroniko eta osasun zerbitzuetan ikerketa aditua” ikastaroaren bigarren edizioa antolatu dute.
Politika, praktika eta antolatzeko eredu onenen froga sendo eta egokiak emateko eta, ondorioz, gaixo kronikoei emandako osasun arretaren emaitzak hobetzeko, ezinbestekoa da ikerketaren eta berrikuntzaren eremuetan bikaintasuna garatzea.
Ikastaro hau osasun zerbitzuen eta kronikotasunaren ikerketan ezagutza eta gaitasunak hobetu nahi duten teknologia sanitarioaren ebaluazioko agentzien kide diren ikertzaile eta industria farmazeutikoko pertsona guztiei dago zuzenduta. Prestakuntza honekin, ikasleek arlo horretan ikerketa jarduerak burutzeko funtsezko ezagutza, ahalmen eta gaitasunak lortuko dituzte. Arlo hauek aztertuko dira:
- Ikerketa osasun zerbitzuetan
- Gaixotasun kronikoak
- Epidemiologia eta bioestatistika
- Ikerketa-metodoak osasun zerbitzuetan
Ikastaroa urriak 2an hasiko da eta formatu erdipresentzialean emango da: zenbait ikasgela internet bidez (linean) eta mintegi presentzial bat. Ikastaroa 2018ko ekainak 29ean bukatuko da, amaierako lanarekin.
Izena emateko epea 2017ko irailak 1era arte irekita egongo da.
Ez utzi alde batera osasun zerbitzu eta kronikotasunari buruzko prestakuntza hau!
Ikastaroari buruz informazio gehiago ikusteko egin klik hemen: https://www.redissec.com/es/formacion/cursos