Lankidetza hori Europako Batzordeak “Twinning” izendatu duen eskualdeen arteko anaitzearen barruan sartzen da.
2016an, Europar Batzordeak Euskadi “Reference Site” izendatu zuen (erreferentziako eskualdea) Zahartze Aktibo eta Osasuntsurako praktika berritzaileen garapen, barneratze eta eskalatuaren ikuspegi bateratzaile eta berritzailea inplementatzeagatik. Europar Batzordearen Zahartze Aktibo eta Osasuntsuaren arloko Berrikuntzarako Europako Elkarteak (EIP-AHA) emandako saria da. Euskadi, erreferentziako eskualde gisa, modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa du Praktika Onen hedapen eta errepikagarritasunean, eta haiek inplementatzeko prozesuan ere lagunduko du.
Kronikgunek, Euskadiko ordezkaria, lau elkarlan edo ingelesez “Twinning” deritzenak lortu zituen, hau da, eskualdeen artean jakintza transferitzeko funtsak. Hiru arriskuaren estratifikazioan erreferentziako eskualde gisa eta beste bat gaixoaren ahalduntzean eskualde hartzaile gisa. Euskadira hurbildu ziren, arriskuaren estratifikazioaren arloan erreferentziako eskualdea dela-eta, Eskozia (Erresuma Batua) eta Liguria (Italia) eskualdeak, 2017ko otsailean eta martxoan, hurrenez hurren.
Ildo horretan, maiatzaren 30 eta 31n ospatu zen azken “Twinning” delakoa, zeinetan Akitania Berriko (Frantzia) eskualdeak Eusko Jaurlaritza eta Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusia bisitatu zituen. Bertan, Euskadiko biztanleriaren estratifikazioa aurkeztu zaie Akitania Berriko Osasun eta Gobernuaren Sailaren ordezkariei eta Bordeleko Unibertsitatekoei.
Arriskuen estratifikazioa ikerketa-proiektu gisa hasi zen 2009an, eta 2011n inplementatu zen, Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategiaren barruan.
Horri esker, okerrerantz egiteko arrisku handiena duten pazienteak identifikatu ahal dira, eta, modu horretan, pertsona-multzo desberdinen beharrei egokitutako zaintza-planak diseinatu daitezke. Erabiltzaileak erabili izan dituen osasun baliabideei inguruko datuak eta aldagai demografikoak, sozio-ekonomikoak eta Osakidetzak eta Osasun Sailak emandako aldagai klinikoak bildu eta haiek aztertuz burutu da. Hurrengo hamabi hileotan zehar beharko dituzten baliabideen erabileraren estimazioan oinarrituta, estratifikatu dira egun Euskadiko biztanle guztiak.
Topaketa honi esker, Akitania Berria eskualdeak tresna baten erabilera hobeto ezagutu du eta bere eskualdean hedatzeko aukerak aztertu ahal izan ditu.