Apirilaren 24an, Bilbon ospatu zen Aging Bilbaoren lehenengo jardunaldia. Zaintza eta arreta sanitarioko profesionalen, sektore soziosanitarioko ordezkarien eta enpresa teknologikoen topagunea. Teknologia eta berrikuntza adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzen nola laguntzen duten azaltzea zen haren helburua. Gainera, etxeko zaintzei buruzko eztabaida sortu zen, non aurre hartzeko eta biztanleriaren estimulazio kognitiborako, besteak beste, urrutiko kontsulta medikua, telemonitorizazioa edo informazioaren transmisioa unean bertan egiteko teknologia berriak ari diren ezartzen.
Ildo horretatik, Carewell europar proiektuaren esparruan inplementatutako arreta integraturako ibilbide berria aurkezteko aukera izan zuen Kronikgunek. Bide berri honen helburua gaixo kroniko konplexuen osasun arreta integratua hobetzea da, arreta maila desberdinetako profesionalen arteko koordinazioa, gaixoaren eta zaintzailearen ahalduntzea eta gaixoaren jarraipena etxean sustatuz.
Gaixo kroniko konplexu eta hauskorretan oinarritutako antolaketa-eredu berria Osakidetzako hainbat Erakunde Sanitario Integratuetan (ESI) ezarri da. Behar sanitario eta sozial bereziak dituzten biztanleak dira, eta ospitaleratzeko edo etxeko arreta eskatzeko arrisku handia dute. Arretarako bide berriak informazioko eta komunikazioko teknologia (IKT) berriak erabiltzen ditu profesional sanitarioen arteko koordinazioa errazteko, tratamendua hobeto betetzeko, norberaren zaintza eta kudeaketa sustatzeko, eta gaixoa eta zaintzailea osasun egoeraz hobeto jabetzeko.
Egun, ACT@Scale proiektuaren baitan, Kronikgune eta Osakidetza lanean dihardute gaixo kroniko konplexuen arreta integraturako ibilbide berria ESI eta erakunde guztietara eramateko. Orain arte proiektuaren diziplina anitzeko lantaldeek detektatu dituzte hobekuntza-arloak, zehaztu dituzte helburuak eta eskalatzea egiteko lehentasunak zehaztu dituzte. Hiru dimentsiotan sar ditzakegu zehaztutako ekintza guztiak: aldaketaren kudeaketa, gaixoaren beharretara egokitutako zerbitzuen aukeraketa eta gaixoaren edota hiritarraren ahalduntzea, alegia.
Jardunaldiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen. https://www.agingbilbao.com/