Osakidetzak “Integrated Care Award” saria jaso zuen iragan maiatzaren 9an, Dublinen, egin zen galazko afarian.
2017ko 8 eta 10 bitartean, Dublinen egin zen Arreta Integratuko Nazioarteko 17. Kongresua (International Congress on Integrated Care, ICIC). Partaide dituzten proiektuak aurkezteko aukera izan zuen Euskadik, Osakidetzaren, Kronikguneren eta Bioefen bitartez. Mundu osoko eremu pribatuko zein publikoko osasun eta arreta sozialeko zerbitzu integratuak diseinatu eta ematearekin konpromisoa duten ikertzaile, profesional eta zuzendaritza-taldeentzako topagunea da kongresu hau. Urte honetan 54 lurraldetako 1200 delegaritza elkartu dira.
Hau izan da aurtengo leloa “Arreta Integraturako plataforma bat eraikiz: pertsonentzat garrantzia duen aldaketarantz”. Hiru egunetan zehar Arreta Integratuko esperientziak eta proiektuak partekatu ziren hainbat ikuspuntutik abiatuta: osasun publikoa, arreta soziosanitarioa, aldaketaren kudeaketa, berrikuntza, Informazioko eta Komunikazioko Teknologia soluzioak (IKT), profesionalen rol berriak, besteak beste. 700 abstract aurkeztu ziren, 270 ahozko komunikazio bezala eta 335 poster bezala.
Aurtengo edizioan, Osakidetzan inplementatutako gaixo kroniko konplexuei arreta integratua emateko ibilbideak -Carewell proiektuaren barrukoa eta Europa mailan Kronikgunek zuzendua- Integrated Care Award saria jaso zuen, Arreta Integratuaren arloan. Marisa Merino doktoreak, Tolosaldea ESIko Zuzendari Gerentea, egin zuen ahozko aurkezpena, eta oso arrakasta handia lortu zuen Arreta Integratuan izaera berritzailea, eragilea eta garrantzia handikoa lortu zuela-eta. Bide hori biztanleria kroniko konplexu eta hauskorrari dago zuzenduta, osasun arloan zein sozialean behar eta zerbitzu konplexuak dituztelako. Ereduan substantzia berritzaileak barneratu eta erabiltzea eta informazioko eta komunikazioko teknologia (IKT) berriak erabiltzea funtsezkoa izan da Arreta Integratua lortzeko. Osasun profesionalen koordinazioa hobetzeko, tratamendua hobeto betetzeko, norberaren zaintza eta gaixoen norbere kudeaketa sustatzeko eta gaixoek eta zaintzaileek osasun-egoeraz hobeto jabetzeko lagungarria izan da, gainera. Zorionak Osakidetzako profesional guztiei egindako lanarengatik!
Kronikgunek eta Osakidetzak arriskuaren estratifikazioa, arreta integratua eta gaixoaren ahalduntzea ere aurkeztu zituen ACT@Scale, Scirocco eta ASSEHS proiektuen esparruan. Hemen izan zen, hain zuzen ere: “Inplementazioaren aretoa: Nola diseinatu eta inplementatu arreta integratua: Europako eskualde aitzindari bati buruzko irakasketak – Euskadi” (The Implementation Room: How to design and implement integrated care: Lessons from early adopters in Europe – Basque Country) zeina Osasun eta Kontsumoko Europako Agentzia Betearazleak (CHAFEA) antolatu zuen.
C3Cloud eta MasterMind europar proiektuak ere azaldu ziren bertan. Lehenarekin, gaitz anitzeko gaixoei etengabeko arreta pertsonalizatua, integratua, diziplina anitzekoa eta koordinatua hornitzeko beharrezkoa den arkitektura teknologiko eta berritzailea aurkeztu zen. Bestetik, Euskadik MasterMind proiektuan izandako esperientzia eta Euskadiko hainbat osasun erakundetan lineako “Depresioa gailendu” izeneko terapia kognitiboa abian jarri ondoren lortutako emaitzak eman ziren ezagutzera.
Osakidetzak eta Bioefek saioetako batean aurkeztu zuten “Beste aldetik begira: Design Thinking metodoaren erabilera Euskal Osasun Sistemaren proiektu estrategikoetan” (Looking from the other side: Using Design Thinking for Strategic Projects at the Basque Health Service). Osakidetzaren Integrasarea korporazio-proiektuan erabilitako design thinking metodologia ezagutzera emateko aukera aparta. Metodo honi esker, 100 profesional baino gehiagok aztertu dituzte euskal osasun sistemak aurrerantzean izango dituen erronkak erabiltzailearen edo gaixoaren ikuspegitik.
Eusko Jaularitzako Osasun Sailak eta Osakidetzak ere Euskadin inplementatutako beste ikerketak ere aurkeztu zituzten kongresuan. Bertara hurbildu zirenek “D’Amour” galdera-sorta ezagutu zuten, zeinak profesionalen arteko lankidetza ebaluatzeko tresna, ijitoei zuzendutako paziente biziaren programa eta euskal osasun sisteman Arreta Integratuaren emaitzak neurtzeko ebaluazio-tresnak ezagutzeko aukera izan zuten.
Biltzarrean gertatu zenari buruz zerbait gehiago jakin nahi baldin baduzu, sakatu hemen: https://guidebook.com/guide/92324/schedule/#date/05-08-2017