Agindu Bizimodu Osasuntsua proiektua

Agindu Bizimodu Osasuntsua proiektua

2009az geroztik, Osasun, Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasuneko Ministerioak Estrategia NAOS sariak ematen ditu (Nutrizioa, Jarduera Fisikoa eta Obesitatearen prebentzioaren gaztelaniazko laburdura), elikadura osasuntsuan eta jarduera fisikoan oinarrituta obesitatearen prebentzioan laguntzen duten programak edo ekimenak ezagutu eta identifikatzeko helburuarekin.

Ildo horretan, 2017ko martxoaren 30ean, Estrategia NAOS X. Sarien 2016ko edizioko epaimahaiak, aho batez eman zion Estrategia NAOS osasun arloan saria Osakidetzaren Bizkaiko Lehen mailako Arretako ikerketa unitateak garatutako Agindu bizimodu osasuntsua (“Prescribe Vida Saludable (PVS)”) proiektuari. Proiektu honetan lan egiten duten Osakidetzako 100 profesional baino gehiagoren esfortzuari saria.

Biztanleek ohitura osasuntsuak ez zutela ikusita programa berri baten behar gisa sortu zen “Agindu bizimodu osasuntsua”. Ondorioz, Lehen Mailako Arretan eta Erkidegoaren osasuna sustatzea optimizatzeko estrategia lantzeari ekin zitzaion. Helburua osasuna sustatzeko programa berritzaileak garatu eta barneratzea zen, haiekin biztanleen bizimodu osasuntsuko ohiturak aldatu eta jarduera fisikoa, elikadura osasuntsua eta tabakoa uztea sustatzeko.

Osakidetzaren hainbat erakundetan barneratu da programa hau, eta erkidegoko hainbat entitate eta erakundek hartu dute parte, eragile sozialak, farmaziak, polikiroldegiak, udalak eta enpresak, besteak beste. Ondorioz, biztanleei mezu bera helarazi zaie, ingurune osasuntsuago batean ohiturak egokitzeko beharraren aurrean esfortzuak bateratu beharrarena, hain zuzen ere.

NAOSek 2017ko azaroaren hasieran egingo duen XI. Konbentzioaren barruan emango da saria.

Zorionak proiektu honetan parte hartu duzuen guztioi!

NAOS Estrategia sariei buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen. (http://www.aecosan.msssi.gob.es/AECOSAN/web/nutricion/ampliacion/Premios_NAOS_2016.htm).