Bioef, partnerra, eta Kronikgune, stakeholderra, beste hainbat erakunderekin batera hartzen dute parte proiektuan Euskadiren ordezkari gisa.

ITHACA proiektuko patzuergoko kideak Liverpoolen

ITHACA (InnovaTion in Health And Care for All) proiektuan osasun eta arreta sanitario arloan berrikuntza adimenduaren inguruko esperientziak eta praktika onak partekatuko dira, biztanleen zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzeko xedearekin. Interreg Europa Programak finantzatzen du ITHACA eta Europar Batasuneko bederatzi eskualdek hartzen dute parte. 2.263.144€-ko aurrekontua du eta 60 hile iraungo ditu.

Proiektuaren helburu nagusia eskualdeen arteko politikak hobetzea da, ekosistemari (herri agintariak, industria, hezkuntza eta gizartea) osasun eta arreta sanitario arloko irtenbide berritzaileen inguruko jakintza sortzen eta hedatzen laguntzeko, europar hiritarren onerako. Halaber, beste helburu hauek ere ditu ITHACAk:

  • Berrikuntza-zikloaren hasierarekin lotuta, eskualdeko politika eta ekosistemen ebaluaziorako tresna bat diseinatzea.
  • Ebidentzian eta lankidetza bitartezko diseinurako metodologietan oinarritutako politikak eta programak garatzeko eta hobetzeko esparru-estrategia sortzea.
  • Eskualderako bederatzi ekintza-plan diseinatzea eskualdeko politikarako tresnak barneratzeko.

Liverpooleko eskualdean apirilaren 3tik 5era partzuergoaren bigarren topaketa egin zen. Bertan, bizipenak partekatu ziren eta parte hartzaileek ebaluazio bat egin zuten ikasitakoa nabarmendu eta hobekuntzak iradoki zitzaten (Peer Evaluation – EEPE).

Bi egunetan zehar, proiektuko kideek Liverpooleko eskualdeko berrikuntzarekin lotutako estrategia eta testuinguru politikoa ezagutu zuten. Gainera, lankidetza eta elkarrekin sortzeko esperientzia berritzaile desberdinak aztertu ziren, eta baita eHealth klusterraren jardueretan eta eskualdean sortutako osasun eta arreta sanitarioko irtenbide adimentsuen adibide zehatzetan ere (aplikazioak, serious games, tresna analitikoak, urrutiko osasuna, etab.).

Partzuergoaren bilkuraren bukaeran, bertara hurbildu zirenek anfitrioiekin partekatu zituzten hartu-emanean egindako ebaluazioaren euren ondorioak. Helburua praktika berritzaileenak eta eragin handiena zutenak nabarmentzea zen, eta baita haiek hobetzeko gomendio zehatzak partekatzea ere. .

Proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen.

Proiektua jarrai dezakezu Twitterreko @ITHACA_health kontuan