Aldi honetan, ikerketan parte hartu duten eskualdeek jakintza hartu eta emateko hainbat jarduera antolatu dituzte.

TITTAN Europear proiektuko batzordea.

TITTAN Europear proiektuko batzordea.

TITTANen helburu nagusia da proiektuan parte hartzen duten zazpi eskualdeen artean praktika onak hartu eta ematea. Horretarako, 2017ko urtarrilaren eta otsailaren artean, lau bisita antolatu ziren bertara. Bisita horiek lehenengo gaiaren barruan sartu dira, “Barruranzko osasun sistemaren berrikuntza kanporantz”. Egindako bisitaldien artean BIOEFek antolatutakoa da aipagarriena, zeinaren bitartez INNOSASUN programaren jakintza transferitu zen.

Azken hileotan, gai honetan sakontzeaz gain, hurrengo gaiaren inguruan lan egiten ere hasi da, berrikuntza osasun sistemaren barrutik kanporantz sustatzeari zuzendua.

Ildo horretan, martxoaren hasieran Milanen ospatu zen bigarren gaiaren barruan zehaztua dagoen eskualdeen arteko bigarren tailerra. Tailer horretan, eta Fondazione Regionale per la Ricerca Biomedicaren zuzendaritzapean, zazpi eskualde parte-hartzaileen hainbat adituk hartu zuten parte. Osasun sektorean berrikuntza-ekosistemak zehazteko osasun politiken inguruko esperientziak hartu eta emateko aukera izan zuten. Tailerrean zehar, 12 praktika on aurkeztu ziren Berrikuntza Irekia, Lankidetza-plataformak eta Telemonitorizazioaren inguruan. Gainera, tailerrera hurbildu zirenek Fondazione Don Gnocchi fundazioa bisitatu zuten. 5.000 langile baino gehiago dituen eta Italiar Osasun Zerbitzu Nazionalaren ziurtapenarekin lan egiten duen 29 zentroko erakunde bat da. Erakunde honetako jarduerek errehabilitazioaren, gizarte ongizatearen eta zerbitzu terapeutikoen arloak edo ikerkuntza zientifikoa eta hezkuntza hainbat mailatan aztertzen ditu, besteak beste.

Bigarren gai-arloan zehaztutako atazekin bukatzeko, maiatzean, Almereko hirian, Holanda, ospatuko da eskualdeen arteko tailerra, non ikerketan parte hartuko duten eskualdeen berrikuntza-arloan sartutako praktika onak partekatuko diren.

Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, honako webgunean aurkituko duzu: http://www.interregeurope.eu/tittan/edo klikatu hemen.

TITTAN proiektuaren LinkedIn kontua

TITTAN proiektuak bere finantziazioaren %85 Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) eskutik lortu du, Interreg Europe Programaren bidez.