logo-proyecto-europeo-tittan-interreg-kronikgune

IZENA: Tittan

IZEN OSOA: Network for Technology, Innovation and Translation in Ageing.

PROIEKTUAREN DEIALDIA: Interreg Europe Programa

PROIEKTUAREN IRAUPENA: 54 hilabete

WEB ORRIA:

  • LinkedIn: TITTAN project
  • Twitter: tittanproject

PROIEKTUAREN KOORDINAZIOA: AgenciaGallega para la Gestión del Conocimiento en Salud (ACIS, Galicia)

proyecto-europeo-tittan-interreg-kronikgune-skateholderDESKRIBAPENA: Zaharkitze aktiborako irtenbide teknologiko berritzaileen diseinua eta erabilera sustatu ditzaketen politiken garapenari lotutako jakintzen eta praktika onen hartu-emana. Proiektu honek bi fase ditu:

  1. fasea (30 hilabete): eskualdeen arteko ikasketa esperientziak eta praktika onak hartu eta emateko proiektuan parte hartzen duten 7 eskualdeen artean.
  2. fasea (24 hilabete): ekintza-planak barneratzea.

PROIEKTUAREN HELBURUA: Europako 7 eskualderekin jakintza hartu eta emateko sarea ezartzea zaharkitze aktibo eta osasuntsuarekin lotutako osasun-sistemak garatzeko eta haien kalitatea hobetzeko. Hiru arlo tematiko zehazten dira proiektuaren barruan:

  • eremu tematikoa – Berrikuntza teknologikoa (“Outside-In”): Osasun sistema publikoek produktu eta irtenbide berritzaileak eskuratzea prozesura berrien bitartez (Erosketa Publiko Berritzailea, agente publikoen artean, konpainia pribatuen artean, edo adostasun publiko-pribatuen ondorioz programak elkarrekin sortzea…).
  • eremu tematikoa – Berrikuntza teknologikoa (“Inside-Out”)): Ikerkuntza merkatura hurbiltzea, ikerkuntzaren emaitzak merkatura helaraztea errazten.
  • eremu tematikoa – Hiritarrak aktibatzea zaharkitze osasuntsua izan dezaten: jakintza hobetu eta hiritarrei teknologia berrien erabilerak euren bizi-kalitatean izan dezakeen garrantziaz ohartaraztea eta osasun profesionalekin eta zaintzaileekin batera esperientziak diseinatzeko atazan hiritarrak inplikatzea.

LORTU NAHI DIREN HELBURUAK:

  • Eskualdeen artean ikastea 3 eremu tematiko horien inguruan
  • Eskualde bakoitzak 3 eremu tematikoekin lotutako politikak hobetzeko bere ekintza-planak zehaztea.
  • Ekintza-planen barneratzea eta monitorizazioa

PROIEKTUAREN NEWSLETTERRA: 

Deskargatu proiektuaren bigarren newsletterra hemen: Tittan-Interreg-project-second-newsletter

EUSKADIREN ROLA: 

  • KRONIKGUNEREN BETEKIZUNA PROIEKTUAN: BIOEF da Proiektuaren onuraduna Euskadin. Kronikgune-k interes talde gisa parte hartzen du proiektuan Euskadiko beste interes taldeekin batera, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Osasun saila, Osakidetza, Tecnalia, IK4, Mondragon Health, Mondragon Corporation, Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea. Kronikgunek, gainerako erakundeekin batera, proiektuan zehar egingo diren ikasketa-jardueretan hartuko du parte (workshop-ak, study visit-ak) eta BIOEF-erekin batera zehaztuko ditu eskualdean barneratuko dituzten ekintza-planak.
  • OSAKIDETZAREN BETEKIZUNA PROIEKTUAN: Osakidetza eta Kronikgune proiektuaren interes-taldearen partaide dira, eta biek dituzte betekizun berberak.

IKERTZAILEEN TALDEA:

  • Koordinatzailea: Ainhoa Martin (BIOEF), Itziar Acha (BIOEF), Iker Letamendi (BIOEF); Sara Ponce Márquez (2016ko azaroa arte); Ane Fullaondo Zabala; Esteban de Manuel Keenoy.

PARTE HARTZEN DUTEN ERAKUNDEAK:

  • Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila
  • Osakidetza
  • Tecnalia
  • IK4
  • Mondragón Health (MCC)
  • Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU)
  • Deustuko Unibertsitatea
  • Matia Fundazioa

 EUROPAKO PARTNERRAK: