Topaketa honetan ezagutzera eman ziren Bidasoa ESIan azken urteotan gauzatu diren ikerketa jarduera guztiak.

2017Ko martxoaren 16an, Bidasoako Eskualdeko Ospitalean ospatu zen Bidasoa ESIren Ikerketa eta Berrikuntzako I. Jardunaldia. Ekitaldian erakunde honetako proiektuen eta Praktika Onen osasun profesionalei, agente sozialei eta zuzendaritza-taldeei eman zitzaien protagonismoa.

Bidasoa ESIko Ikerketa eta Berrikuntzako I. Jardunaldiaren kartela

Bidasoa ESIko Ikerketa eta Berrikuntzako I. Jardunaldiaren kartela

Ekitaldian Kronikgunek hartu zuen parte, zeinak Pre-Start europar proiektuaren barruan garatutako “Bidasoatik Mundura, Sasoi Erronka” programa aurkeztu zuen. 2015-2016 ikasturteetan Irun eta Hondarribiko 10 ikastetxetan inplementatu zen programa ezagutzera emateko aukera aparta. Haren helburua eskoletan 12 eta 14 urte bitarteko nerabeen artean bizi-ohitura osasuntsuak sustatzeko esku-hartzea zen.

Bidasoatik Mundura, Sasoi Erronka” programan, hurrengo alderdiak aztertu ziren: jarduera fisikoa, elikadura osasuntsua eta sormena. Eskualdeko 10 ikastetxeko 1500 ikasletik gorari zuzendua, esku-hartzeak parte-hartze datu baikorrak eman zituen, antolatutako jardueren % 60ko batez bestekoa lortu baitzen. Goraipatu beharra dago euskara izan zela hura antolatu eta garatzeko erabili zen komunikazio-hizkuntza.

Bidasoaldeko tokiko sare bat arduratu zen proiektuaren diseinuaz eta hura martxan jartzeaz. Hainbat erakundek osatutako sarea da: Bidasoa ESI – Osakidetza, Hezkuntza Saila, Irungo eta Hondarribiko Udalak, Osasun Publikoa eta Adikzioak, eskualdeko hainbat elkarte eta Kronikgune.

Pre-Start proiektua hobeto ezagutu nahi baduzu, sakatu hemen eta “Bidasoatik Mundura, Sasoi Erronka” programa hobeto ezagutu nahi baduzu, sakatu hemen.