Urriaren 9 eta 12 bitartean, Bruselan izango da Europar Batzordeko Eskualdeko eta Hiriko Politikako Zuzendaritza Nagusiak Eskualdeen Batzordearekin batera (CDR) antolatutako Eskualdeen eta Hirien 2017ko Europar Astea (EWRC 2017).
2017an, EWRCk 15 urte beteko ditu. Topaketaren xedea Europar Batasuneko (EB) eskualde eta hiri politiken hurrengo urteotako erronkak lantzea da. Hori dela eta, aste honetan zehar, EBren 2020-2026 urte anitzeko kohesioaren eta finantza-esparruaren inguruko txostena eztabaidatuko da, eta eskualdeek eta hiriek aurrekontuari buruz duten iritziak aurkeztuko dira, eta baita kohesio politiko eta landa-garapenari buruzko ondorengo lege-proposamenei buruzkoak ere.
Osasun arloari dagokionez, EWRCk Zahartze Aktibo eta Osasuntsuaren arloko Berrikuntzako Europako Elkarteko (EIP on AHA) partaideak, industriakoak, ikerketa erakundeetakoak eta osasun erakundeetakoak, hiru helbururekin: osasuna eta bizi-kalitatea, osasun sistemen jasangarritasuna eta industriako lehiakortasuna, urtean zehar egindako lana ezagutzera emango dute.
Testuinguru horretan, urriaren 10ean, “Zahartzearen erronkari aurre egiten” saioa ospatuko da, Eskoziako eskualdeak Bruselan duen egoitzan. Bertan, hiru alderdi lantzeko barneratutako esperientzia berritzaileak azalduko dira:
- Zahartzearen desafioa.
- Arreta Integratuaren inplementazioa eta eskalatzea
- Osasun sistemaren heldutasunaren ebaluazioa arreta integratua barneratu ahal izateko
EIP on AHAren Norrbotten, Olomuc, Euskadi eta Eskozia erreferentziako eskualdeek, guztiak SCIROCCO europar proiektuaren bazkide, “Hiritarra Europako Arreta Integratuaren muinean jarriz” tailerrean parte hartuko dute. Scirocco tresna aurkezteaz gain, “Scirocco Tool” delakoa, eskalatzea eta europar eskualdeen arteko arreta integratuko praktika onak transferitzea errazten duena, Norrbotten, Olomuc eta Euskadi eskualdeek proiektuaren esparruan bakoitzak egindako autoebaluazio prozesuan izan duten esperientzia azalduko dute, zeinaren koordinatzailea Eskozia den.
Euskadiren ordezkaria gisa Igor Zabala izango da, Osakidetzaren Arreta eta Kronikotasunaren integraziorako Zerbitzuaren (SIAC) arduraduna. Berak aurkeztuko du arreta integratua barneratzeko Euskadiko Osasun Sistemaren heldutasunari egindako ebaluazio-prozesua. Aipatu beharra dago 2016az geroztik, Euskal Osasun Sistemak 13 Erakunde Sanitario Integratu (ESI) dituela, zeinak arreta bateratuagoa, hobeto koordinatua, eraginkorragoa eta kalitate handiagokoa sustatzeko sortu diren.
Euskal osasun sistemako arreta integratuko hamar adituk egindako ebaluazio prozesuan “Scirocco Tool” tresna erabili da. Euskadiren azalpenaren bitartez, lortutako emaitzak aztertuko dira, sendotasunak goraipatu eta hauteman diren hobetzeko arloak zehaztuko dira, eta prozesuan zehar ikasitakoa partekatuko da.
SCIROCCO proiektuan gertatzen ari denaren berri eduki nahi baduzu, sar zaitez bere webgune ofizialean: http://www.scirocco-project.eu/+
2017ko Eskualde eta Hirien asteari buruz gehiago jakin nahi baduzu, klikatu ezazu hemen.