Irailaren 25 eta 26an izan zen ADVANTAGE Baterako Ekintzaren Aditu-Taldearekin egin den lehenengo bilera. Topaketa Menorcako Osasun Publikoko Udako Eskolaren egoitzan izan da, Llatzeret de Maó-n (Balear Uharteak).

ADVANTAGE Europar Batasunaren 2014-2020 Osasun Publikoko Programaren esparruan kofinantzatutako proiektu bat da, eta haren xedea da europar esparru komun bat ezartzea biztanleriaren hauskortasunaren arazoari aurre egiteko. Ondorioz, maila desberdinetako arduradun politikoek hauskortasunaren, desgaitasunen eta mendekotasunaren prebentzioa eta jarduketa goiztiarrari ekitea sustatu nahi da.

Bilkura honetan ADVANTAGE proiektuko kideek eta Adituen talde batek hartu dute parte, azkena proiektuaren Batzorde Zuzendariak sortu eta onetsia. Osasun arloko profesionalek, epidemiologoek eta hainbat erakunde akademikoko zein osasun arloko hainbat zientzia-elkarteko ordezkariek osatzen dute taldea.

Topaketaren muina kideek aldez aurretik egindako txostenen inguruan egin den hauskortasunaren azterketa izan da. Txosten horiek hurrengo gaiak aztertu dituzte: hauskortasuna banako eta gizarte mailan ezagutzea, hauskortasunaren kudeaketa eta arreta-ereduen azterketa hauskortasuna prebenitu eta bizi-kalitatea hobetzeko. Horrez gain, bertara hurbildu direnek hauskortasunaren prebentzioa eta ebaluazioa lantzeko politikak garatzeko moduei buruz politikariak konbentzitu eta kontzientziatzeko moduak ere eztabaidatu dira.

Aldez aurreko txostenetan oinarrituta, eta aditu-taldearen ekarpenekin, Advantage partzuergoak hauskortasunaren egoerari buruzko txostena ondorioztatuko du abenduan.

Proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen.