Biosistemak

CHRODIS-PLUS Baterako Ekintzak batzar nagusia egin du

By |2019-10-02T09:53:14+01:0023 May 2019|

Maiatzaren 14an eta 15ean, Budapesten, egin da batzar nagusia.  CHRODIS-PLUS Baterako Ekintzak («Joint Action») 20 hilabete baino gehiago daramatza martxan, eta gaixotasun kronikoek dakarten kargari aurre egitea eta Europako osasun-sistemen jasangarritasuna eta erantzuna bermatzea du helburu nagusi gisa. 20 herrialdetako 42 onuradun daude ekimenean, eta, orain, halaber, Norvegia, Serbia eta Islandia. Kronikgune eta Osakidetza [...]

Osakidetzan gaixotasun anitzeko gaixoei laguntzeko ikuspuntuari buruzko jardunaldia

By |2018-12-19T09:53:16+01:0019 December 2018|

Urriaren 9an, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko areto nagusian izan zen “ACT@Scale europar proiektuaren barruan, Osakidetzan Gaixotasun Anitzeko Gaixoei laguntzeko ikuspegia”-ri buruzko jardunaldia. Act@Scale proiektu europarraren xedea arreta integratuko eta telemonitorizazioko Jardunbide Egokiak (JE) barneratzea, garatzea eta sendotzea da, hedapena sustatzeko eta ikasitakoa eta ezagutza Europako beste eskualde batzuetara transferitzeko. Kronikgunek eta Osakidetzak bi Jardunbide Egoki aurkezten [...]

Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sarearen (REDISSEC) VI. jardunaldia

By |2018-11-21T10:31:04+01:0021 November 2018|

2018ko urriaren 25ean Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sarearen (REDISSEC) VI. jardunaldia egin zen Carlos III Osasun Erakundeko Ernest Lluch aretoan. Jardunaldi honen hari nagusia osasunaren esparruko inplementazioari buruzko ikerketa izan zen. Ebidentzia zientifikoaren eta osasun programa eta politikak abiaraztearen artean dagoen etena murrizteko osasun erabakitzaileekin lan egiteko asmoa dago. Jardunaldia gaixotasun kronikoen ikerketan [...]

Scirocco proiektu europarraren laugarren Batzar Nagusia

By |2018-07-13T13:21:15+01:0013 July 2018|

Ekainaren 27an eta 28an, Edinburgoko hirian, Eskozian, burutu zen proiektu europarraren baitako partzuergoaren bilera berri hau. Scirocco proiektu europarrak ("SCaling IntegRated Care in COntext") 27 hilabete bete ditu jada, aurreikusitako 32 hilabeteetatik, eta Europako eskualdeen artean Arreta Integraturako Jardunbide Egokiak zabaldu eta transferitzea ahalbidetzen duen tresna baten garapena eta balidazioa du helburu, betiere testuingurua kontuan [...]

Kronikgunek EHMA 2018 kongresuan hartu du parte

By |2018-07-11T09:17:33+01:004 July 2018|

Ekainaren 20 eta 22 bitartean Budapesten izan zen EHMA (European Health Management Association) kongresuaren 2018ko edizioa. Aurtengo lelo nagusia “Bihur dezagun egi” izan da (“Making it happen”). Haren bitartez, osasun sistemetan politikak aplikatzeko orduan aldaketak barneratzeari eta desafioak gainditzeari buruzko eztabaida sortu nahi izan da. Eta, horretarako, hauek izan dira konferentzian jorratu diren gai nagusiak: [...]

Norrbotten-eko, Suediako, delegazio batek Euskadi bisitatu du Araba ESIak garatutako “Aurretiazko Borondateak” Jardunbide Egokia ezagutzeko.

By |2018-06-18T11:58:50+01:0015 June 2018|

Lan-bisita, ekainaren 12an eta 13an egin zena, Scirocco Europako proiektuaren barruan kokatzen da. Sciroccon, “SCaling IntegRated Care in COntext”, “Scirocco Tresna” garatzen ari dira. Honi esker, arreta integratuaren adopziorako eskualdeen heldutasunaren ebaluazio multidimentsionala eta Jardunbide Egokien heldutasun-baldintzen analisia egin daitezke. Aurtengo azaroan bukatzen den ikerketa honen helburua arreta integratuan jardunbide egokien eskalatzea eta transferentzia arrakastatsua [...]

Kronikgunek eta Osakidetzak Scirocco proiektu europarraren hirugarren Batzar Nagusian parte hartu dute.

By |2018-06-04T11:39:22+01:004 June 2018|

Suediako Lulea hiria aukeratu da partzuergoko bazkideak biltzeko. Scirocco (“SCaling IntegRated Care in COntext”) izeneko proiektu europarrak helburu hau du: Europako eskualdeen artean Arreta Integratuaren Jardunbide Egokiak modu eskalatuan egin eta transferitzeko tresna balioztatu eta probatzea. Partzuergoko bederatzi bazkideek “Scirocco Tresna” delakoan ari dira lanean, sortu zenetik. Tresna horren bidez, eskualdeek Jardunbide Egokiak hartzeko duten [...]

Kronikgunek,  Osakidetza eta Bioefek hainbat ikerketa-proiektu aurkeztu dituzte XVIII International Congress on Integrated Care (ICIC) Biltzarrean.

By |2018-06-01T09:07:06+01:001 June 2018|

2018ko maiatzaren 23tik 25era bitartean, Holandako Utrecht hiria aukeratu zen Europako Arreta Integratuari buruzko Nazioarteko Biltzarrik entzutetsuena egiteko, hain zuzen ere, International Congress on Integrated Care (ICIC). Urtero, biltzar horretan, munduko 50etik gora herrialdetako ikertzaileak, osasun-arloko profesionalak eta zuzendaritza-taldeak –arlo publikoan nahiz pribatuan osasun-zerbitzu integratuak eta gizarte-asistentziako zerbitzurik onenak ematen dituztenak– elkartu egiten dira. Izan [...]

ACT@Scalek Praktika Onen eskalatzean parte hartu duten eskualdeen esperientzien katalogoa argitaratu du

By |2018-02-19T16:37:36+01:0019 February 2018|

Kronikgunek eta Osakidetzak elkarrekin egin dute lan Euskadin metodologia honen erabilerari buruzko proiektu honetara euren esperientzia ekarriz.   Metodologia kolaboratzailea, etengabeko hobekuntzako zikloetan oinarritutakoa (ingelesez PDSA-Plan, Do, Study, Act), osasun sistemek gero eta gehiago erabiltzen duten prozedura da. Metodo horren bitartez, diziplina anitzeko taldeak zuzentzen dira arreta programen eta ereduen hobekuntza-arloak hautemateko, soluzioen inguruko ideiak eta [...]

Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sarearen (REDISSEC) V. jardunaldia

By |2017-10-26T15:19:09+01:0026 October 2017|

2017ko azaroaren 26an aurkeztuko dira REDISSEC sareko proiektuak eta orain arte lortutako emaitzak, Madrilgo Carlos III Osasun Erakundeko Ernest Lluch aretoan. Bosgarren jardunaldi honen xedea da osasun-zerbitzuen inguruko nazioarteko ikerketa esperientziak ezagutzera ematea eta osasun-zerbitzuen ikerketak hartu beharreko norabidearen eta helburuen inguruko hausnarketa sustatzea. Halaber, saioak balioko du sareko ikertzaileek ideiak trukatzeko, osasun-zerbitzuen erronka berriak [...]