2016 indarrez hasi da Kronikgunen, ACT@Scale, Scirocco eta C3-Cloud proiektuak egun Zentroan, Osakidetzaren laguntzarekin, garatzen diren Europako beste sei proiektuei batu baitzaie.
Kronikgunek Horizon 2020, CHAFEA, Interreg, Joint Action, etab. ikerkuntza proiektuen proposamen berriak aurkeztu zituen 2015ean. Guztira 13 proposamen aurkeztu ziren, Osakidetzarekin elkarlanean. Horietako bostetan, baiezkoa lortu du. Emandako proiektuak hurrengo eremuen ingurukoak dira: arreta integratua, laguntza-bide berriak gaixoen zaintzarako, informazioko eta komunikazioko teknologia (IKT) berriak garatu eta aplikatzea, eta Praktika Onen ebaluazioa eta eskalagarritasuna.
C3-Cloud proiektua Horizon 2020 deialdien barruan sartzen da, eta hau da bere izen osoa: “A Federated Collaborative Care & Cure Cloud Architecture for Addressing the Needs of Multi-morbidity and Managing Poly-pharmacy”. Informazioa integratzea eta zaintza pertsonalizatuko planak zehazteko eta erabakiak hartzeko jarduerak koordinatzeko baliagarria izango den ingurune bat sortzeko IKT plataforma bat garatzeko helburua du honek. 2019 arte iraungo du proiektuak.
Scirocco eta Act@Scale CHAFEA deialdien barruan onetsitako bi proiektuak dira. Haien bitartez, gaixoen arreta integratuko proiektuen eskalagarritasuna landuko da. Proiektuok 32 eta 36 hile iraungo dutela aurreikusi da, hurrenez hurren. Scirocco proiektuan, arreta integratuko praktika onak ebaluatuko dira. Horretarako, Europako bost eskualderen praktika onak edo esperientziak hautatuko eta ebaluatuko dira eta Europako hainbat osasun sistemara zabaltzea eta egokitzea posible den aztertuko da. Act@Scale proiektuaren xedea Arreta integratuko eta Urrutiko Monitorizazioko Praktika onak barneratzea, garatzea eta sendotzea da, luzatzea sustatzeko (“scale up”) eta ikasitakoa eta ezagutza Europako beste eskualde batzuetara transferitzeko.
Kronikgunek eta Osakidetzak dagoeneko sinatu dituzte hiru proiektuen “Grant Agreement” direlakoak Europako Batzordearekin, eta egin dituzte hasierako bilerak edo Kick off direlakoak, beraz, partzuergoak abian dira bakoitzean zehaztutako helburuak lortzeko.
2016, gaixo kronikoen bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko urtea! Eta Kronikgune erreferentzia-institutua bilakatzeko osasun zerbitzuen eta kronikotasunaren inguruko ikerketaren eremuan.