Martxoaren 14 eta 15ean ospatu zen Osakidetza eta Kronikgune partaide dituen proiektuaren aurkezpen-bilera, “Kick-off Meeting” delakoa, Luxenburgon.

proyecto-europeo-act-scale-kronikgune

ACT@Scale, “Advancing Care Coordination (CC) and Telehealth (TH) deployment at Scale” izeneko europar proiektuaren xedea Arreta Integratuan eta Telemonitorizazioan Praktika Onak inplementatu, garatu eta sustatzea da. Bere hedapena sustatu (“Scale up”) eta ikasitakoa zein aurkitutakoa Europako beste eskualdeetara transferitu nahi da. ACT@Scale proiektuan bost eskualdetako osasun zerbitzuek hartzen dute parte: Katalunia, Danimarka hegoaldea, Ipar Irlanda, Holandako Iparra eta Euskal Herria.

ACT@Scale proiektuaren xedea CC&TH arloko 13 programaren eskalatzea burutzea da, gaixotasun kronikoak, gaixo hauskorrak, gaixo adinduak eta zailtasun psikiatrikoak dituzten gaixoengan benetako eragina edukitzeko eta haien heriotza-tasa murriztu eta bizitza-kalitatea hobetzeko. Osakidetzak bi praktika on aurkeztu ditu, eskalatuak izango direnak: gutxiegitasun kardiakoko gaixoen telemonitorizazioa eta gaitz anitzeko gaixoentzako interbentzioko programa bateratua.

Philips – Home Healthcare Solutions koordinatzailetzat duen proiektu horrek 13 bazkide ditu, Europar Batasuneko hainbat herrialdetakoak. Kronikgunek eta Osakidetzak bi lan-ildoren buruan ari dira lanean,”Ebaluazioa” eta “Zerbitzuaren hautespena eta egokitzapen dinamikoa” hain zuzen ere.

 “Grant Agreement” delakoa sinatu da eta harekin eman zaio hasiera proiektuari. ACT@Scale, Kronikgunek egun garatzen dituen sei europar proiektuei gehituko zaien proiektu berria.