Kronikgune eta Osakidetza dira Euskal Herriaren ordezkarietako bi proiektu honetan. Informazioko eta Komunikazioko teknologien (IKT) garapenean eta erabileran oinarritutakoa gaitz anitz dituzten gaixoei laguntzeko.
Warwick-eko Unibertsitatea, Erresuma Batukoa, izango da C3-Cloud proiektuaren buru, “A Federated Collaborative Care & Cure Cloud Architecture for Addressing the Needs of Multi-morbidity and Managing Poly-pharmacy” izenekoa, zeinak 40 hile iraungo dituen. Apirilean “Grant agreement” delakoaren sinadurarekin eta maiatzaren 3an eta 5ean Kick off delakoaren ospakizunarekin, ikerkuntzari hasiera eman zaio.
Informazioa integratzea eta jarduerak koordinatzea ahalbidetzen duen ingurune bat sortzeko IKT erreminten garapena da proiektuaren xedea, zaintzetan erabakiak hartzen eta gaixoen zein zaintzaileen arretan lagundu eta sustatze aldera. Horretarako, ezinbestekoa da gaitz anitzeko gaixoentzako zaintza integratuen neurrirako banakako planak burutzea gida klinikoen, profesionalen erabakiak hartzeko laguntzarako moduluak garatzea eta lineako plataforma berritzaile bat hedatzea banakako planak kudeatzeko eta, beste bat, gaixoak ahalduntzeko. Gainera, C3-Cloud proiektuaren aplikagarritasuna egiaztatuko da hainbat ingurune kliniko, teknologiko eta antolaketakoetan. Horretarako, osasun eta azpiegitura ezberdinak dituzten Europako hiru eskualdetan balioztatuko da.
Kronikgune eta Osakidetza 12 partaide dituen partzuergo baten kide dira. Horien artean aurki ditzakegu Europako hainbat herrialdetako elkarteak, erakundeak, unibertsitateak, enpresak, etab., Erresuma Batukoak, Frantziakoak, Alemaniakoak, Finlandiakoak eta Suediakoak esaterako.
C3Cloud proiektua Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren “Ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020” barruan dago, eta bere xede nagusia arreta integratua eta antolatze-ereduak garatzea da, IKT plataforma berriak barneratu eta erabiliz.
Horizon 2020ko PHC-25-2015 deialdia.