“Grant Agreement” delakoa sinatu ondoren, apirilaren 12 eta 13an ospatu zen Luxemburgen SCALING INTEGRATED CARE IN CONTEXT, SCIROCCO izeneko europar proiektuaren hasierako bilera (“Kick off”).  Hura garatuko duen Partzuergoaren buruan NHS24 dugu, Eskoziako, Erresuma Batua, Telemedikuntzako Erakundea, eta 32 hilabete iraungo ditu. 

Kronikgune comienza un nuevo proyecto europeo: SciroccoScirocco proiektuaren helburua arreta integratuko praktika onak toki, eskualde edo herrialde mailan inplementatzea erraztea da.

Proiektuaren esparruan, Europako bost eskualderen praktika onak edo esperientziak hautatuko eta ebaluatuko dira (Eskozia, Euskadi, Moravia, Puglia eta Norbotten) eta Europako hainbat osasun sistemara zabaltzea eta egokitzea posible den aztertuko da.

Horretarako,  European Innovation Partnership on Active and Healthy Ageing (EIP-AHA) delakoaren bideragarritasun-irizpideak erabiliko dira. Osasun Sistemek Praktika Onak hartu eta barneratzeko duten gaitasuna dimentsio anitzeko tresna bat baliatuz ebaluatuko da, “Maturity Model” izenekoa, hain zuzen ere.

Proiektuaren esparruan, eskualdeen arteko informazio hartu-emanak erraztuko dira, eta ikasitako ikasgaiak partekatuko dira haiek barneratzeko eta eskalatzeko prozesua bizkortzeko.

Kronikgune, Osakidetzaren laguntzarekin eta partaidetzarekin, 4 lan-sorta zuzenduko du, WP4, non hasieran hautatutako 30 Praktika Onak identifikatuko eta ebaluatuko diren. Bi erakundeok Europako hainbat herrialdetako, Belgikako, Italiako, Txekiar Errepublikako, Suediako, Espainiako eta Erresuma Batuko bazkideek sinatutako Partzuergoa osatuko dute.

Scirocco proiektuaren arrakasta praktika onen ezagutzaren transferentzia, haiek inplementatu eta osasun sistemetan hedatzeko, eskualdeen artean transferitzea erraztuko duten tresnen garapenean oinarrituko da.