Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordeak Kronikgune Elkartea Osasun Ikerketa eta Garapen Unitate (I+G) kategorian Euskal Sarearen Agente Zientifiko-Teknologiko bezala berriro izendatzen duen ebazpena argitaratu du.
ZTBES 1997ko apirilean sortu zen, adimendun teknologikoko azpiegitura garatzeko xedearekin, modu osagarri eta koordinatuan sarean lan egingo zuena, eta merkatuko eta bezeroarekiko gertutasun ikuspuntu batetik. Helburua hau da: sare hau euskal enpresa-ehunari eskaintza teknologiko integrala, sofistikatua eta espezializatua eskaintzeko gai izan dadin. Sarea Euskadi esparru guztietan gizarte berritzaile bihurtzeko xedea duten nodo ezberdinek osatzen dute, beti gehienezko elkarlan publiko-pribatua lortu nahiez.
ZTBES-aren zenbait jarduera Innobasque-k, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, koordinatzen ditu. Agentzia hau duela 6 urte sortu zen Euskadin berrikuntza koordinatu eta bultzatzeko esparru guztietan, baita sarea osatzen duten erakunde, enpresa, instituzio, etabarren espiritu ekintzailea eta sortzailea sustatzeko.
Zientzia Teknologia eta Berrikuntza Plana 2015-ean oinarrituta Innobasque-en jarduera eremua Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari dagokionez, honakoan datza:
- Agente guztien koordinazio eta lankidetza eraginkorra sustatu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza
- Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemako agenteen elkarrekintza erraztu eta sistema honen ahalmenen bitartez produkzio-ehunaren eskaerak antolatu.
Horrela, Kronikgune sareko kide gisa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Erregistroan inskribatuta dago “Osasun Ikerketa eta Garapen Unitate (I+G)” kategorian.
Zientzia Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari buruz gehiago irakurtzeko egin klik hemen.