2016Ko apirilaren 7an eta 8an, Madrilgo Kongresuen Jauregian ospatu zen Gaixo Kronikoaren Arreta Sanitarioko Nazioko VIII kongresua eta Gaixo Aktiboaren Nazioko III Konferentziara, eta arloko profesional ugari bertaratu ziren hartara.
Aurtengo lema “Emaitzetan aurrera eginez” zen, eta helburu nagusia teoria laguntza praktikari aplikatzea zen. Ondorioz, edizioa erronka berriak lantzeko eta jarraitzeko pausuak markatzeko topagunea da, gaixotasun kronikoak osasun sistemetan sortzen dituzten erronkei aurre egin ahal izateko.
Aurten, kronikoen estrategia-ildo nagusiekin lotutako esperientzia eta proiektu berriak aurkeztu ziren, eta gaixo kronikoa xede nagusitzat duen arreta hobetzeko laguntza-ereduak abian jartzean aurrera pausoak eman ziren. Zentzu horretan, Kronikgunek, Osakidetzarekin batera, parte hartzen duen europar proiektuek presentzia nabarmena izan zuten ekitaldian zehar antolatutako hitzaldietan.
Modu horretan, barneratutako laguntzarako bide berriak eta gaitzeko Kronik ON programak, Carewell proiektuaren barruan garatua eta Osakidetzaren hainbat erakundek barneratu dutena, aurkeztu ziren bertara hurbildu zirenei, Marisa Merinoren eskutik (OSI Tolosaldeako gerentea eta europar proiektuaren ikertzaile nagusia. Gainera, United4Health europar proiektuaren inguruan egindako bi aurkezpenak gehitu behar ditugu, Kronikgunek aurkeztutakoak, bata Osakidetzako profesionalen ikuspegitik eta bestea osasun zerbitzuko gaixoen ikuspegitik abiatuta. Azterlan horri esker, posible izan da lurraldeko bihotzeko gutxiegitasuneko gaixoei, arreta sanitarioaren barruan, urrutiko medikuntzako irtenbide berritzaileak eskaintzea.
Era berean, MasterMind eta ASSEHS europar proiektuak hitzaldi labur bitartez aurkeztu ziren. Lehenengo hitzaldia, “terapia kognitibo konduktuala depresioa duten gaixoengan zabaltzea” gaiaren inguruan izan zen. Bigarrenean, aldiz, Biztanleriaren Arriskuaren Estratifikazioaren inplementazioan aurkitu diren oztopoak eta laguntzaileak aurkeztu ziren.
Bukatzeko, Pre-Start europar ikerketa poster gisa jarri zen kongresuko ukipen bidezko pantailetan.
Gaixo Kronikoaren Arreta Sanitarioko Nazioko VIII Kongresua, Ospitaleko Arreta Primarioko, Osasun Mentaleko eta Gizarte Arloko eremuetako profesionalentzako – arlo publikokoak zein pribatukoak – urteko topaketa, non gerturatu zirenek zuzenean ezagutu ahal izan zituzten Kronikgunek eta Osakidetzak garatzen ari diren ikerketako europar proiektuak.
Kongresuko hitzaldi eta jakinarazpen guztiak deskargatu nahi baldin badituzu, sakatu hemen: www.congresocronicos.org