logo

IZENA: PRE-START

IZEN OSOA: Prevention Strategies for adolescents at Risk of diabetes – A pilot study across 5 European countries.

DEIALDIA: Call for tender n° SANCO/2013/C1/004.

PROIEKTUAREN HASIERA-DATA ETA BUKAERA-DATA: 2014ko ekainaren 1etik 2016ko uztailaren 1era.

iconoPROIEKTUAREN DESKRIBAPENA: PRE-START Europako ikerketa bat da, zeinetan Europar Batasuneko 5 herrialdetako 5 bazkidek hartzen duten parte (Grezia, Alemania, Ingalaterra, Portugal eta Espainia). Bi fasetan banatzen da ikerketa:

  • 1 fasea: DMT2 nerabeen artean (12-14 urte) garatzearekin lotutako arrisku-faktoreak identifikatzeko tresna proposatzea.

Bi metodologia konbinatuz proposatuko da tresna: literatura sistematikoki berrikustea, nerabeen artean DMT2 garatzeko arrisku-faktoreak identifikatu ahal izateko, eta DELPHI teknika erabiltzea adituen talde batek horren inguruan eztabaidatzeko, adosteko eta aztertzeko.

  • 2. fasea: Bizimoduak aldatzeko programen garapena eta ebaluazioa, 12 eta 14 urte bitarteko nerabeei zuzendua, haiengan 2 motako diabetesa garatzeko arrisku-faktoreak murrizteko.

PROIEKTUAREN HELBURUA: PRE-START ikerketak bi helburu ditu. Batetik, DMT2 agertzeari lotutako arrisku-faktoreak nerabeengan (12-14 urte) identifikatzeko tresna proposatzea. Bestetik, osasunaren sustapenerako bi programaren eraginkortasuna ebaluatzea. Bata, DMT2 agertzeari lotutako arrisku-faktoreak dituzten nerabeei zuzendua; bestea, aldiz, 12-14 urteko nerabeei, haien gurasoei eta tutoreei hartzen dien eskola-arloari zuzendua.

LORTU NAHI DIREN HELBURUAK: 

  • II motako diabetesa izateko arrisku-faktoreak dituzten nerabeak identifikatzeko tresna garatzea.
  • DMII 12-14 urteko haurrengan prebenitzeko toki mailan burutzen diren praktikak hobetzea.
  • Esku-hartzeko estrategiak barneratzea, helburu hauekin: Osasun metabolikoa hobeto ezagutzea eta baita gaixotasun kronikoek dakartzaten arriskuak ere.
    • Jarduera fisikoaren eta egonean gauden denbora murriztearen garrantziaz jabetzea.
    • Haurren, gurasoen eta irakasleen elikadura hobetzea dieta osasuntsu batekin (barazkiak, zuntza eta abar jatearen onurak…)

EUSKADIREN ROLA: 

  • KRONIKGUNEREN FUNTZIOA: Proiektuaren koordinazioaz eta kudeaketaz Euskadin arduratzen den erakundea da. Kronikgunek Osakidetzarekin eta Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzarekin batera egingo du lan esku-hartzea definitzeko eta hartarako erabiliko diren materialak diseinatzeko..
  • OSAKIDETZAREN FUNTZIOA: Osakidetzak DMT2 garatzearekin lotutako arrisku-faktoreak identifikatzen dituen tresnaren garapenean zein bizimodu osasuntsua sustatzeko bizimoduak sustatzeko esku-hartzeen ebaluazioan hartzen du parte. Esku-hartzeen diseinua eta ebaluazioa Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzarekin elkarlanean burutzen du. Osakidetza arduratuko da DMT2 gara dezaketen nerabeengan esku-hartzeko programa abian jartzeaz. Taldeka izango da, eta teknika kognitibo-konduktualetan oinarrituko da. Bizimodu osasuntsuarekin lotutako gaiak aztertuko dira, funtsean hiru zutabetan oinarrituta: elikadura, jarduera fisikoa eta osasun emozionala.

IKERTZAILEEN TALDEA: 

  • Koordinazioa: Sara Ponce Márquez; Olatz Albaina Bacaicoa; Irati Erreguerena Redondo; Joana Mora Amengual (2015 Urria arte); Ane Fullaondo Zabala; Esteban de Manuel Keenoy.
  • Nagusia: Itziar Vergara (IP); Garbiñe Aizpuru; Elena Alustiza; Visitación de Castro; Maribel Larrañaga; Irene Ozcoidi; Amaia Perales. 
  • Kolaborazioa: Iñaki Intxausti; Iñaki Iturrioz; Mikel Jauregui Abasolo; Miren Bittori Lasa Goñi; Iciar Pérez Irazusta; Pedro Roa Baroja: Pilar Valenciano; Raúl Casales; María Aranzazu Uranga Fraiz. 

PARTE HARTUKO DUTEN OSAKIDETZAREN ZENTROAK: 

  • ESI Bidasoa
  • ESI Tolosaldea
  • ESI Gipuzkoa

EUROPAKO PARTNER-AK: