IZENA: ASSEHS

IZEN OSOA: Activation of Stratification Strategies and results of Interventions on frail patients of Healthcare Services.

DEIALDIA: 2013 Osasun Programa, Sanitateko eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia (egun CHAFEA).

PROIEKTUAREN HASIERA-DATA ETA BUKAERA-DATA: 2014/01/01etik 2016/06/30era

PROIEKTUAREN WEBGUNE OFIZIALA: http://assehs.eu/

APPRAISAL STANDARD WEBGUNEA: https://www.kronikgune.org:3845/appraisalstandard/

Appraisal Standard” tresnak osasun sistema bakoitzaren estratifikazio-eredu espezifikoei buruzko informazioa ematen du, arriskuen estratifikazio eredu desberdinak alderatzen ditu eta osasun sistema bakoitzarentzat egokiak diren ereduak zehazten laguntzen du.

PROIEKTUAREN WHITE PAPERRA: Ondorengo linketik “White Paper”-a deskargatu ahal izango duzu: white-paper-assehs-european-project

“White Paper”aren helburua estratifikazio estrategiak eta tresnen ezagutza hedatzea da, bai politikak definitu behar direnean, bai osasunaren kudeaketan eta bai praktika klinikoan. Liburuan barrerak eta estratifikazioaren estrategien arriskuak zaltzen dira. 

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA: ASSEHS-en helburua lan-eremuan estratifikatzeko tresnak aktibatzea eta Europako osasun zerbitzuetan barneratzearen emaitzak ebaluatzea da. Horretarako, arriskuan dauden gaixo adinduei emandako arretaren erabileran eta balioan oinarritzen da.

PROIEKTUAREN HELBURUA: Baliozko estratifikazio estrategiak, erreproduzi daitezkeenak eta transferigarriak aztertzea. Horretarako, garrantzitsua da gako elementuak, oztopoak eta errazten duten faktoreak identifikatzea Osasun Sistemetan estratifikazio tresnak definitu, garatu, inplementatu eta haien eragina ikustea. Aldi berean, estratifikazioko tresnei kudeaketa sanitarioan eta politika zein praktika klinikoan eman ahalko zaion erabilgarritasuna sakonago aztertuko da.

PROIEKTUAREN METODOLOGIA: Lan-sortatan banatua dago – proiektuaren 30 hileetan zehar.

  • 1: Koordinazioa (1 hilea – 30 hilea).
  • 2: Sakabanatzea (1 hilea – 30 hilea).
  • 3: Ebaluazioa (1 hilea – 30 hilea).
  • 4: Estratifikaziorako tresnen azterketa (1 hilea – 30 hilea).
  • 5: Estratifikazioko tresnak inplementatzeko gaitasunaren azterketa. (1 hilea – 30 hilea).
  • 6: Arriskuen estratifikazioaren eragina egituretan eta prozesuetan. (1 hilea – 30 hilea).
  • 7: Arriskuen estratifikazioaren inplementazioa. (1 hilea – 30 hilea).

LORTU NAHI DIREN HELBURUAK: 

  • Arriskuan dauden gaixoei ematen zaien arreta integralean estratifikazioko tresnen erabilera sustatzea.
  • Biztanleriaren estratifikaziorako tresnak inplementatzeko esparrua definitzea.

EUSKADIREN ROLA:

  • KRONIKGUNEREN FUNTZIOA: Europa mailan koordinatzen du proiektu hori. Koordinazio-lanen ardatza proiektuaren kudeaketa administratiboa eta teknikoa da; koordinatzailea da proiektuak gainerako bazkideekin adostu diren helburuak betetzearen azken erantzulea, eta baita proiektuaren produktuek -txostenak edo idatziak- kalitate-maila egokia edukitzearena ere. Horrez gain, Kronikgune liderra da, Osakidetzarekin elkarlanean, osasun sistemen arriskua estratifikatzeko estrategien (WP5) inplementazioaren egingarritasuna aztertzeko lanetan eta Osakidetzarekin batera, Euskadi eskualde gisa parte hartzearen buruan dago.
  • OSAKIDETZAREN FUNTZIOA: Kronikgunerekin batera, proiektua Europa mailan koordinatzen du eta martxan jarritako estratifikazioko esperientzien bitartez hartzen du parte.

IKERTZAILEEN TALDEA: 

  • Koordinazioa: Anna Gine; Lucia Prieto (2016ko urtarrila arte); Miren David (2015ko apirila arte); Irati Erreguerena; José María Aguirre; Joana Mora (2015ko urria arte); Esteban de Manuel.
  • Nagusia: Cristina Domingo Rico (IP); Iñaki Berraondo; Ariadna Besga Basterra, Manu Carneiro;  Santiago Esnaola; José Manuel Martínez; Eduardo Millán; Jon Orueta Mendia; Carlos Sola.
  • Kolaborazioa: Maria Eugenia Alkiza; José María Beguiristain; Juan Miguel Campayo; María Victoria Egurbide; Gemma Fernández Peñalba; Monica García; Eva Lamiquiz; Mª Isabel Romo; Yolanda Salaberri; Igor Zabala. 

PARTE HARTUKO DUTEN OSAKIDETZAREN ZENTROAK: 

  • ESI Bilbao-Basurto
  • ESI Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces
  • ESI Barrualde-Galdakao
  • ESI Uribe
  • ESI Tolosaldea
  • ESI Araba

ESKUALDE PILOTUAK: Lombardia, Puglia, Katalunia eta Euskadi. 

EUROPAKO PARTNER-AK: