Mastermind_Logo

IZENA: MASTERMIND

IZEN OSOA: Management of mental health disorders through advanced technology and services – telehealth for the MIND.

DEIALDIA: CIP-ICT Policy Support Programme 2013-7

PROIEKTUAREN HASIERA-DATA ETA BUKAERA-DATA: 2014/03/01etik 2017/02/28ra 

PROIEKTUAREN WEBGUNE OFIZIALA: http://mastermind-project.eu/ 

mastermind-terapia-online-osakidetza-kronikgunePROIEKTUAREN DESKRIBAPENA: Depresio arina edo moderatua duten gaixoentzat internet bidez jarrera kognitiboko terapia garatu eta barneratzea. Bi lan-arlo bereizten dira proiektuan: (1) irtenbide teknologiko baten garapena, gaixoekin elkarreragiteko beharrak, informazio korporatiboko sistemetan informazioa sartzea eta eduki terapeutikoa kontuan hartuta; (2) depresio diagnostikoa duten eta arreta primarioko zentroetan kapturatu diren 18 urtetik gorako 300 gaixori esku-hartze integratua kontuan hartuta. 

PROIEKTUAREN HELBURUA: Helburu nagusia sarean terapia kognitibo konduktuak bat garatzea da (TCC) esku-hartze integral baten barruan, eta Europako hainbat eskualdetan hari lotutako oztopo eta arrakasta klinikorako faktoreak identifikatu eta aztertzea. 

PROIEKTUAREN METODOLOGIA: Lan-sortatan banatua dago – proiektuaren 36 hileetan zehar.

  • 1: Proiektuaren koordinazioa, kudeaketa eta kalitatearen kontrola ( 1 hilea – 36 hilea).
  • 2: Sakabanatzea eta komunikazioa (1 hilea – 36 hilea).
  • 3: Pilotatzearen ebaluazioa eta inplementazioaren diseinua. (1 hilea – 36 hilea).
  • 4: Erabiltzailearen aholkularitza-batzordea (3 hilea – 36 hilea).
  • 5: Depresioa tratatzeko sareko terapia konduktuala pilotatzea – Lehenengo olatua (1 hilea – 36 hilea).
  • 6: Depresioa tratatzeko sareko terapia konduktuala pilotatzea – Bigarren olatua (9 hilea – 36 hilea).
  • 7: Depresioa tratatzeko kolaborazio-zaintza bideokonferentzia bidez. (1 hilea – 36 hilea).
  • 8: Sareko terapia kognitibo konduktuala testuinguru berriei egokitzea (2 hilea – 9 hilea).
  • 9: EBren eta EB kanpoko beste ekimenekin harremana.

LORTU NAHI DIREN HELBURUAK: 

  • Pilotatze fasea ongi burutu duten eskualdeetako IKTetan oinarritutako osasun mentaleko zerbitzuak eskalatzea.
  • IKTetan oinarritutako osasun mentaleko zerbitzuak eskualdeetan barneratzea sustatzea.
  • Zerbitzuen kostu-eraginkortasuna frogatzea eta, horretarako, emaitza klinikoak gutxienez zaintza tradizionalarenak bezalakoak izan direla eta haien erabilgarritasuna egiaztatzea.
  • Itxarote-zerrendak murriztea osasun mentaleko arretan.
  • Hirietako eta nekazal eremuetako gaixoen artean berdintasuna hobetzea.
  • Zerbitzuak gaixoentzako seguruak direla eta gertaera kaltegarri gehiago eragiten ez duela frogatzea.
  • Zaintza mentalen antolaketa arrazionalizatzea.

ALGITALPENAK: 

EUSKAL HERRIAREN ROLA: 

  • KRONIKGUNEREN FUNTZIOA: 3 lan-sortaren liderra da, WP3, hedapenaren eta ebaluazioaren plangintza. Gainera, 8 lan-sortarena ere, WP8, sareko TCC programak tokiko kultura testuinguruari egokitzeko xedea duena. Lan-sorten lider izateak parte hartuko duten koordinazioa, Europa mailan prozesuen jarraipena, proiektuaren koordinatzaileekin hitz egitea, txostenak idaztea eta Europako Batzordeari haiek aurkeztea dakar.  Kronikgunek Osakidetzarekin batera egiten du lan Euskadin esku-hartzea barneratzeko prozesuan. Beraz, ekintza-protokoloaren definizioan, beharrezkoa den prestakuntzaren antolaketan, TCC programa garatzen duten ekipo teknologikoen koordinazioan eta emaitzen jarraipenean hartzen du parte. 
  • OSAKIDETZAREN FUNTZIOA: 6 lan-sortaren liderra da, WP6 (Internet based guided cCBT for treatment of depression – 2nd wave). Esku-hartze integratua 300 gaixoko biztanleria batekin burutuko da Euskadin, eta 2015ean jarriko da martxan. Osakidetzak, Kronikgunerekin eta proiektuaren beste hainbat bazkiderekin batera adostu dute (Osasunaren Aragoiko Zerbitzua, Badalona Serveis Assistencials eta Conselleria de Sanidade de Galicia), sareko aplikazioan bilduko diren eduki kliniko terapeutikoak garatzea.

IKERTZAILEEN TALDEA: 

  • Koordinazioa: Jon Txarramendieta Suárez; Ane Fullaondo Zabala; Olatz Albaina Bacaicoa (2016ko maiatza arte); Lucia Prieto Remón (2016ko urtarrila arte); Irati Erreguerena Redondo; Joana Mora Amengual (2015ko urria arte); Esteban de Manuel Keenoy. 
  • Nagusia: Andrea Gabilondo (IP); Adriana García Alocén; Ana Mª González Pinto; Begoña Gutiérrez Ruiz; Joaquín Ponte Velón; Ander Retolaza Balsategui. 
  • Ebaluazioa: Jose Mª Quintana López; Pedro Guillermo Serrano Aguilar. 

PARTE HARTUKO DUTEN OSAKIDETZAREN ZENTROAK: 

  • ESI Araba
  • ESI Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako Ospitalea
  • ESI Barrualde Galdakao
  • ESI Uribe
  • ESI Donostialdea
  • Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea
  • Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea
  • Arabako Osasun Mentaleko Sarea
  • Osasun Aholkua

PARTE HARTUKO DUTEN HERRIALDEAK: Danimarka, Erresuma Batua, Holanda, Italia, Belgika, Norvegia, Alemania, Turkia, Estonia, Groenlandia, Espainia.  

EUROPAKO PARTNER-AK: