Iragan apirilaren 21ean, Bruselan ospatu zen SmartCare proiektuaren hirugarren urtearen berrikusketa, non I Kontseilu hau osatzen duten Konprometitutako 13 Eskualdeek azken urtean zehar egin dituzten jarduerak aurkeztu zituen Kronikgunek.

smartcare-proyecto-europeo-atencion-integrada-socio-sanitaria-kronikguneSmartCare proiektuaren helburua osasun zerbitzuen eta zerbitzu sozio-sanitarioen integrazioa zehaztea eta zuzentzea da, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. Horrela, azterketan zehar, eskualde pilotuen laguntza-bideak eta arreta sozio-sanitario integratuko zerbitzua barneratzeko hobekuntzak aztertu behar izan dira. Era berean, komunikazioko eta informazioko teknologia berrien bitartez (IKTak) garatutako zerbitzuek eta aplikazioek izan ditzaketen betekizunak balioztatu dituzte.

Integrazio sozio-sanitarioko barneratze-prozesuan, arreta soziala eta sanitarioa osasun erakundeen eta erakunde sozialen laguntzarekin eta baita senide edo zaintzaile ez-formalen laguntzarekin ere, profesionalen arteko eraginkortasunaren garrantzia nabarmendu da. Helburua da pertsonek bizimodu independenteagoa eta erreferentziazko profesionalen jarraipen hobea izatea lortzea.

smartcare-proyecto-europeo-atencion-integrada-socio-sanitaria-kronikgune-2Azken urtean zehar, Kronikgune, proiektuarekin Konprometitutako Eskualdeen koordinazioaren arduradun gisa, 13 eskualderi igorri dizkie azterketan garatu den informazio guztia transmititu die, ikasitakoak ikasi eta eskualdean barneratzeko. Ondorioz, azken urtean zehar, Kronikgunek hainbat jarduera koordinatu eta garatu ditu laguntza-bide berriak barneratu dituzten eskualde pilotuetatik ikasteko helburuarekin. Hori guztia konprometitutako eskualdeek etorkizunean uren laguntza-eredu sozio-sanitario integratua barnera dezaten.

Burututako jardueretako bat 13 eskualde horietako bakoitzak egindako laguntza-bideen azterketa izan da. Ariketa horri esker, egun egiten diren ekintzei buruzko informazio gehiago eskaini zaie partzuergoko gainerako bazkideei, eta hura aberastu eta lortutako emaitza eta ondorioak Europako gainerako eskualdeei transferitzea.

Nabarmentzekoa da konprometitutako 13 eskualde horiek EIP on AHA delakoaren (European Innovation Partnership on Active and Healthy Ageing Maturity Model”) bitartez egindako dimentsio anitzeko osasun sistemen analisia egiteko interesa.

SmartCare esparruan Konprometitutako Eskualdeek burututako lan guztia txosten batzuetan bilduko da, deliverables direlakoak, zeinak proiektuaren bukaeran prestatuko diren.

Sakatu hemen proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu.