Q-epeak irabazi zuen Praktika Onenari saria biltzarraren VI. edizioan eta, horrez gain, Signo Fundazioak ere Barea Irakaslearen saria eman zion. 

Carewell proiektuak, zeina Kronikgunek koordinatzen duen Europa mailan, Osakidetzaren partaidetzarekin, bi sari gehiago irabazi ditu, hasieratik proiektuak lortu zituenez gain. Tolosaldeako OSIaren Gerentea eta Osakidetzaren proiektuaren ikertzaile nagusia den Marisa Merinok jaso zituen bi sariak.

carewell-proyecto-europeo-premio-q-epea-osakidetza-kronikguneLehenengo saria Herri Administrazioetako Kudeaketa Aurreratuari buruzko VI. biltzarrean jaso zuen, zeina Donostiako Kursaal Biltzar-jauregian, maiatzaren 19 eta 20an ospatu zen. Herri Administrazioetako kudeaketa aurreratuari buruzko esperientziak eta metodologiak partekatzea xede zuen topaketa horretan, administrazioetako arduradunak zein hainbat arlotako adituak elkartu zituen, eta eremu horretan dauden erronkei buruz hausnartu zen haiek lagunduta. Topaketa hartan, kudeaketa zehatz batzuen praktika onak aurkeztu ziren, tokiko, probintziako, autonomia erkidegoko, estatuko eta nazioarteko administrazioaren hainbat arlotan aztertuak izan ondoren, eta Carewell proiektuari eman zioten biltzarrean aurkeztutako Praktika Onenari saria.

premio-carewell-fundacion-signo-premio-profesor-barea-kronikgune-osakidetzaEra berean, ikerketak Signo Fundazioaren entitate anitzeko proiektuen kategoriako Barea Irakaslearen saria irabazi zuen. 2016ko maiatzaren 24an banatu ziren, Madrilgo Carlos III Unibertsitateko Areto Nagusian, XIV. edizioko sariak. Carlos III Unibertsitatearen errektorearen eta Fundazioaren Presidentearen hitz batzuekin eman zitzaion hasiera biltzarrari. Fundazioaren helburua osasun kostuen kudeaketa eta ebaluazioa hobetzeari zuzendutako proposamenen sustapena eta profesionalei zein gizarteari finantzazioa eta osasun kudeaketa ebaluatzeko eta hobetzeko beharrezkoak diren tresnak helaraztea da.

Nabarmendu beharra dago Carewell proiektuaren helburua gaixo kronikoentzat kostu aldetik eraginkorra eta jasangarria izango den arreta integratuko eredua zehaztea, inplementatzea eta ebaluatzea dela. . Euskadi mailan, ikerketa Osasun Sailaren eta Osakidetzaren ildo estrategikoen barruan sar daiteke, eta Osakidetzaren hainbat erakunderen laguntza jasotzen du, OSI Tolosaldea, OSI Uribe, OSI Bilbao-Basurto, OSI Ezkerraldea Enkanterri Cruces, OSI Barrualde-Galdakao, OSI Araba eta Santa Marina Ospitalea, esaterako.

Zorionak Carewell proiektuan lanean diharduzuen guztiei!

Sakatu hemen proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu.