2016ko maiatzaren 23 eta 25 bitartean, konde-hirian ospatu zen Arreta Integratuari buruzko Nazioarteko XVI. Biltzarra, non Kronikguneren europar proiektuak nabarmendu ziren.
Kataluniako Generalitataren PIAISS-ak, Bartzelonako Hospital Clínic-ek (HCB), Forum ITESSS-ek eta TicSalut Fundazioak antolatu zuten eremu publikoko zein pribatuko osasun profesionalei zein soziosanitarioei zuzendutako urtean behin ospatzen den aipaturiko topaketa. Haren lema “Aldaketarako mugimendua: pertsonak ardatz, Osasun integrala eta Laguntza Soziala” izan zen. Hiru egunetan zehar hainbat arlotako gaiak landu ziren, besteak beste: integrazioa arreta jarraituaren bitartez, Osasun Mentaleko desafioari nola aurre egin, arreta integratuaren hobekuntzak, Mobileren eta Osasun Digitalaren erabilera estrategikoa eta Praktika Onak arlo horietan.
Landutako gaien ondorioz, Kronikgunek Osakidetzarekin batera lantzen dituen europar proiektuak aztertu ziren mahai-inguruetan, hitzaldietan, workshop-etan edo erakusketa eremuan jarritako posterretan.
Carewell europar proiektua aurkeztu zen, “Gaixo hauskorrentzako Arreta Integratuaren eskalatua”. Kronikgune buruan duen proiektu horrek, zeinetan modu aktiboan hartzen duen parte Osakidetzak, gaixo kroniko konplexuentzat arreta eredu berri bat garatzea, balioztatzea eta inplementatzea du xede. Era berean, proiektuan jarraituko den ebaluazio-eredua aurkeztu zen, eta baita lantzen ari den predicting modelling delakoa ere.
“Osasun Mentalaren Desafioari nola aurre egin” gaiaren barruan, MasterMind proiektua aurkeztu zen, zeinaren bitartez terapia konduktual kognitibo bat jarri den martxan linean depresio arina edo moderatua duten pertsonei gaitz horri aurre egiteko estrategia berriak ikastea ahalbidetuko dieten tresna emateko. Pertsona horien jarrera, pentsamoldea eta, ondorioz, aldartea aldatzeko xedea duen lineako terapia hori Euskadiko hainbat osasun erakundetan hasi dira erabiltzen.
Era berean, bi europar proiektu, ASSEHS eta Scirocco aurkeztu zituzten workshop eta mahai-inguru batean. Lehena “Arriskuen estratifikaziorako tresnak Arreta Integraturako: haien balorazioa, zabalkuntza eta inpaktua Europan”, non proiektuaren partzuergoko eta azterketan sartu ez badira ere arriskuen estratifikazioa erabiltzen ari diren Europako hainbat eskualdetako kideen esperientzia barne hartu zuten. Scirocco proiektuaren mahai-inguruan, zeina duela gutxi hasi den, euskal osasun sisteman identifikatutako praktika on baten inplementazioa aztertu zen.
Gainera, United4Health europar proiektuaren inguruan egindako aurkezpena, Osakidetzako bihotz-gutxiegitasun gaixoentzako telemedikuntzako soluzio berritzaileak erraztu dituen ikerketa.
Azkenik, “Bidasoatik Mundura” programa aipatu beharra dago, DBH 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzendutakoa, bizimodu osasuntsua sustatzen duen Pre-Start europar proiektuaren barruan. Ikerketa horren posterra jarri zuten erakusketa-gelan.
Biltzarrean gertatu zenari buruz zerbait gehiago jakin nahi baldin baduzu, sakatu hemen: https://guidebook.com