Hauek dira Biosistemak espezializazio eta ikerketa arloak:

  • Kronikotasunak osasunean, gizartean eta ekonomian dituen eraginak.
  • Gaixo kronikoak identifikatzeko ereduak, konplexuenak bereziki.
  • Banakako interbentzioen diseinua eta inplementazioa (gaixoaren araberakoak).
  • Arreta eta zaintzako sistema integratuak.
  • e-Osasuna eta eremu horretan teknologien erabilera.

Biosistemak 33 ikerketa-proiektu ditu martxan, Euskal Osasun Sareko 300 ikertzaile inguru guztira.

  1. Eskizofrenia duten pertsonen eta haien senideen estali gabeko arreta-beharren ebaluazioa.
  2. Kolon eta ondesteko minbiziarengatik ebakuntza egin zaien gaixoen ebakuntzaren ondorengo esku-hartze psikosozialen ebaluazioa. Ikerketa koordinatua-multizentrikoa IRYSS-CARESS-CCR.
  3. Bihotzeko gutxiegitasunaren ondoriozko hilkortasuna aurreikusteko eskalak sortu eta balioztatzea, eta ospitaleratutako gaixoak berriro ospitaleratzea aurreikustekoa.
  4. Arreta Primariotik gaixo kronikoak edo patologia anitzak dituztenak urrutitik kontrolatzea (“TELBILBA proiektua”).
  5. Ustekabeko erorketa baten ondorioz mokorra edo eskumuturra hautsita duten eta ospitalean alta eman zaien adin nagusikoei zuzendutako Esku-hartze sanitario eta sozialen ebaluazioa. Erori eta 18 hiletan jarraipena egitea.
  6. Ondorio kaltegarrien arrisku-faktoreak epe labur eta ertainetan, eta aurreikusteko ereduak sortzea kolon eta ondesteko minbizia duten gaixoetan. Ikerketa koordinatua-multizentrikoa IRYSS-CCR.
  7. Diabetesaren eta arrisku kardiobaskularreko faktoreen inguruko ezagutza kudeatzeko plataforma elektronikoa: Frogetan oinarritutako praktika klinikoko hiru giden eguneratzetik abiatuta diseinua eta jarraipena egitea.
  8. Lehenengo eta bigarren episodio psikotikoetan oinarrituta programa bat garatzen jarraitzea.
  9. BGBK duten eta berriro ospitaleratzen diren gaixoen kontrola informazio teknologien bitartez: Jarduera fisikoaren garrantzia.
  10. Arreta sanitarioaren plangintza dialisi programan dauden giltzurrun-gutxiegitasuneko gaixoentzat.
  11. BGBK duten eta berriro ospitaleratu diren gaixoen kontrola informazio teknologien bitartez: Jarduera fisikoaren garrantzia.
  12. HOBE4+
  13. Kronikotasuneko estrategiaren 8 proiektu estrategikoaren emaitza pilotuen azterketa eta ebaluazioa (Erizaintzako gaitasun aurreratuak).
  14. Santa Marinako patologia anitzeko unitatearen eraginkortasuna: gure gaixoen egoera soziala.
  15. Buruko gaixotasun larrien kronikotasun prozesuan aldagai baldintzatzaileak hautatzea.
  16. Diabetesari buruzko prebentzio primarioko programa baten eraginkortasuna Osakidetzaren Arreta Primarioko ohiko errutinan kopiatzea.
  17. Biztanleriaren estratifikazioaren inguruko aplikazioen garapena.
  18. “Gaixo Aktiboaren” norberaren zaintzako hezkuntza programaren eragina EAEko Arreta Primarioko 2 motako diabetesa duten gaixoen kontrol metabolikoan, arrisku kardiobaskularrean eta bizi-kalitatean: 2 urteko jarraipenaren ausazko saiakuntza klinikoa.
  19. Artrosian preskripzio farmakologikoa hobeto erabiltzeko GUNFT gida aplikatuz inbertsio teknologikoa burutzea.
  20. BATERA ZAINDUZ: 2 motako Diabetesa duten gaixoen arreta Uribe eskualdean.
  21. Egonaldian zehar zain-barneko terapian aditua den erizainaren esku-hartzearen eragina, zainetan sartzeko gailuen emaitzak eta zain-barneko terapia luzeak dituzten gaixoen asebetetze-maila.
  22. Kolon eta ondesteko minbizian erabiltzen diren diagnosi eta tratamendurako prozeduretan sartzeko berdintasuna eta emaitzekin lotura ebaluatzea. CARESS-CR4.
  23. Osasun eta udal arloetan barneratutako estrategia adindun hauskorren artean ariketa fisikoak egitea sustatzeko. TIPI-TAPA programa.
  24. eOsasun sistema gaixo onkologikoei laguntzeko sistema gisaren ebaluazioa.
  25. Ahozko antikoagulazioa. Autokontrola: Autoanalisia eta autokontrola aplikatzeko gaitasuna zehazten duten faktoreen azterketa. Osakidetzaren eskualde batean izandako barneratze osoa.
  26. Prescribe Vida Saludable (PSV) delako berrikuntzaren ebaluazio ekonomikoa.
  27. Adimen ezintasuna duten pertsonei Arreta Psikiatrikoa Arabako Osasun Mentaleko Sarean.
  28. Gehiegizko pisua duten haurren arreta goiztiarra.
  29. Ezkerraldea-Enkarterri Osasun Eskualdea Tabako kerik gabe.
  30. Depresioa duten gaixoen abordatze integratua Euskadin hobetzeko proiektu kolaboratzailea.
  31. Alzheimerra EAEn nola tratatzen den aztertzea eta hura hobeto tratatzeko interbentzio proposamena.
  32. Espirometriak erretzeari uzteko tresna motibazional gisa izan dezakeen eraginkortasunaren azterketa. Saiakuntza klinikoa.
  33. Oin diabetikoa duten gaixoen tratamendua eta jarraipena hobetzea (eraginkortasuna, bizi-kalitatea eta efizientzia) oin diabetikoko diziplina anitzeko unitatearen bitartez. Etorkizuna aztertzea.