1. Kronikotasunaren ezaugarriak eta eraginak

  • Gaixotasun kronikoen epidemiologia. Erikortasun anitza, haren definizioa, faktore determinatzaileak, prebalentzia, aldez aurretik identifikatzea, elkarren arteko erlazioa eta eboluzioa barne.
  • Estratifikazio-ereduak eta gaixo kronikoen beharrak aurresateko eta baliabideak egokitzeko haien erabilgarritasuna.
  • Gaixotasun kronikoen biztanleria-karga. Osasun, gizarte, finantza eta ekonomia arloen inplikazioa; ezintasuna, bizi-kalitatea, gaixoen segurtasuna, sistemaren jasangarritasuna eta beste hainbat barne.
  • Berdintasuna osasunean eta kronikotasunaren arloko estrategia, sarbidea, erabilera, kalitate eta emaitza desberdinen karakterizazioa eta monitorizazioa, horiek azaltzen dituzten faktoreak aztertzea eta esku-hartzeen ebaluazioa egitea.

2Kronikotasuna kudeatzeko behar diren osasun zerbitzuak

  • Osasun zerbitzuen ebaluazioa, ekonomikoa barne, eta kronikotasunaren kudeaketa baldintzatzen duten faktoreen identifikazioa, alderdi sozialak zein sanitarioak bateratzen dituen esparru komunean.
  • Osasuna sustatzeko estrategiak, banakako ekintzak eta egiturenak hartzen dituztenak eta erkidegoan osasun-ekintzen ereduak.
  • Zaintza pertsonalen diseinua (arrisku handiko gaixoen zaintzaren kudeaketa, gaixo kronikoaren arreta integratua, kolaborazio-programa diziplina-anitzak).
  • Zerbitzuen eta kudeaketa eredu egokienak kronikotasunaren kasurako; finantzazioa, zerbitzuen kontratazioa, arreta-sistema barneratuak, teknologiak edo rol profesional berriak barne.
  • Erabakiak hartzeko, antolaketa eraldatzeko eta berrikuntzarako estrategia eta metodo aurreratuak, produktu eta teknologia sanitarioak garatzeko ikerketak barne.

3. Interbentzioko eredu eta tresna berriak

  • Norbera zaintzea sustatzeko ereduak (gaixoen erantzukizuna, gaixo aktiboa, gizarte sareen betekizuna) eta komunitatearen partaidetza sustatzeko ereduak.
  • Ezagutzaren kudeaketa eta erabakiak hartzen laguntzen duten aplikazioak, teknikak, gailuak, sareak, softwarea, algoritmoak, prozesuak eta gidak.
  • e-Osasuna (diagnosia, laguntza, monitorizazioa, koordinazioa).
  • Gaixotasun kronikoei betiko tresna epidemiologikoak egokitzea eta berriak garatzea, ebakuntza, teknologia eta zerbitzu berrien eraginkortasuna eta efizientzia ebaluatzeko aplikatzea.
  • Ikerketako metodologiak garatzea kronikotasunaren, berrikuntzaren eta ebakuntza eraginkorrak eta efizienteak burutzeko estandarizazioko arreta ereduentzat.